Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza lasai bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

lasai
1 adj. Estutasunik, kezkarik edo larritasunik gabea. Ik. laxo. Lo lasaia. Nahiago izan dugu aisetasun lasaia, barrenak agintzen zigun borroka latza baino. Behar zena egin duela dakien gizonaren hitz eta aurpegi lasaiak herriaren bihotz minduak baretzen ditu. Bertsolarien etorri ugari eta lasaia. Prosa lasaia egiteko, lasai ari behar, ez larri eta arnasestuka. Gizon lasaia, nekez larritzen dena.
2 adj. Estu, mehar edo tinkoa ez dena. Bide lasaitik. Korapilo lasaia. Soineko lasaia.
3 adj. Ohitura onek eskatzen duten hertsitasuna erakusten ez duena. Hizketa lasaiak. Bizitza lasai, mundutar eta gaiztoa.
4 adb. Estutasunik, kezkarik edo larritasunik gabe. Ik. lasaiki. Zaude lasai, ez da ezer gertatuko. Ez da lasai gelditu. Ez zegoen, nonbait, lasai bere lehengo lanekin. Lasai mintza zaitezke. Lasai baino lasaiago bizi da. Lasai asko eta patxada ederrean. Horrela lasaixeago pasatuko dugu aurtengo negua. Orain, ordea, lasaixeago dabil aitona Benito. || Lasai-lasai eseririk.
5 adb. Arauekiko hertsitasunik gabe. Euskal artikulua ez da erdarazkoa bezain mugatzailea, lasaiago lotzen du izen multzoa. Bertsoaren neurria lasaiago hartuz. || Lasaiegi hezitako haurrak.
6 adb. Aise, eroso. Lizarraren azpian, hamabi lagun lasai eser daitezke. Eduki zitzakeen lasai aski hamar behi ukuilu zabalean.
7 adb. Jantziez eta kidekoez mintzatuz, estutzen ez duela; uhalez, sokez eta kidekoez mintzatuz, tenkatu gabe. Udaberriz, gaur lasai duzun sotana hori, lehertzeko zorian izango duzu. Uhala lasai utzi zion Rozinanteri. Zingila lasai duen mandoak karga aise iraul dezake.

Aztergaia: lasai

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau84
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:02 1995-09-11 Lantaldeak besterik gabe onartua
 

La Bibliothèque Azkue et Archives

HEURES DE BUREAU
9:00 - 14:00

La Bibliothèque et les Archives Azkue sont au service d’Euskaltzaindia. De plus, elles sont ouvertes à tous les chercheurs et s’efforcent dans la mesure de leurs possibilités d’encourager la recherche et d’aider à la diffusion des thèmes culturels basques.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus