Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza lodi bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

lodi
1 adj. Luzerarekiko beste bi dimentsioak ohi baino handiagoak dituena. Ik. gizen. Anton. mehe; lirain. Beso eta izter lodiak. Lepo lodiko idia. Gizon lodia. Atso gerri-lodi bat. Ezpainak lodiak zituen. Ile kizkur lodia. Harrak hatza bezain lodiak egiten direnean. Haritz lodi baten azpian. Soka lodiekin. Kate lodiak. Makila lodi bat eskuan zuela. || Zigarreta lodi-lodi batzuk erretzen. || Malko lodiak darizkiola. Hodei beltz lodiak.
2 adj. Hirugarren dimentsioa ohi baino handiagoa duena. Horma lodiak. Ohol lodia. Ia mila orrialdeko liburu lodia. Soineko lodiak. Azal lodiko aberea.
3 (Lodiera adierazteko, artikulurik eta kasu markarik gabe, zenbaki eta luzera-neurri baten eskuinean). Metro eta erdi lodi. Hamabi kana luze, gerria hamar lodi.
4 adj. Isurkariez mintzatuz, trinkoa. Txokolate lodia. Esne lodia kaikuan. Lodiegia atera zaio orea. Ke lodia.
5 adj. Ahotsez eta hotsez mintzatuz, maiztasun txikikoa, hotsen eskalan behean dagoena. Ik. baxu 2. Trumoiaren antzeko zarata lodia entzun zuten. Zein baino zein ahots lodiagoz hizketan. Berrogei urtetik gorako emakume erretzailea izan zitekeela iradoki zigun haren ahots lodiak.
6 Ugari. (Adizlagun gisa). Elurra lodi izanagatik, ez du Piarresek deusen beldurrik. Graziaren hazia lodi hedatzeko.

Aztergaia: lodi

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArau86
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1992-06-25 Lantaldeak besterik gabe onartua
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:IkHizt
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:03

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Jatorrizko forma

olio lodi, diesel olio, diesel; paperlodi.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [I108]: "Erabileremuak zehaztu. (Hizk. {Fon.} 'soinu lodiak eta meheak'" (1993-02)

 

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.