Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza kanpo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

kanpo
1 iz. Edozein gauzari buruz, bere barnekoa ez den aldea. (Leku atzizkiekin erabiltzen da, singularrean; dagokion izen sintagmak -tik edo -z atzizkia hartzen du). Ik. landan; at. Anton. barren. Elizatik kanpoan. Etxeak, kanpotik ikusita, ez zuen itxura txarrik.
2 (Denborari dagokiola). Sasoitik kanpoan.
3 (Sintagma osagarririk gabe). Ik. kanpora. Kanpoan dago. Kanpoan uso, etxean otso. Kanpoan utzi. Kanpoan alaitasuna eta barnean tristura. Kanpotik eta barrendik inguratzen gaituen ezerezean.
4 iz. Norberarena ez den herria edo herrialdea. (Leku atzizkiekin, singularrean). Ik. atzerri. Ez dugu, agian, behar bezala erakutsi kanpoan geure burua. Kanpoan bizi izan zara, eta kanpoko ereduak jarraitu izan dituzu askotan. || Kanpo-harremanak.
5 postpos. Kanpoan, kanpora; aipatu dena alde batera utzirik. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, dagokion izen sintagmak -tik edo -z atzizkia hartzen duela). Hemen eta hemendik kanpo. Etxetik kanpo zait iruditzen nonbait naizela galdua. Legezko bideetatik kanpo sortuak. Euskal Herriz kanpo urte askoan ibilia. Neurriz kanpo hitz egitea. Non izan dezake barkamena elizaz kanpo? Ez daki gauza handirik, erlijio gaiez kanpo. Badira, horretaz kanpo ere, horien modura eratuak dauden esaerak. Han mintzo ziren, fedezko gauzez kanpo, beste oroz. Gorago aipatu dudanaz kanpo. Gertaera hark lekuz kanpo utzi ninduen.
6 iz. Kanpoaldea. Jainkoak berdin ikusten ditu barrena eta kanpoa. || pl. Etxe honek kanpo ederrak ditu.

Esaera zaharrak

Elurra, bere aroan asegarri; handik kanpoan, gosegarri. Kanpoan uso, etxean otso.
 

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus