Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza idor bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

idor
1 adj. Lehorra, agorra, hezetasunik ez duena. Ik. ihar; elkor; siku. Lur idor eta hotza. Belar, egur idorra. Indarrak joanak, mihia idor. Hotz idorra. Janaritzat ogi beltza eta idorra. Mahats idorra eta gazta gogorra. Hizkuntzalaritzaren eremu idorrenetarik urruntzen.
2 adj. Gozotasunik, txerarik gabea. Ik. gozogabe; gozakaitz. Hartze idorra egin zidan. Irri idor batekin. Bihotz idorreko gizona. Enperadoreak ez zuen igurikitzen halako solas idorrak entzutea haur baten ahotik. Errege idor eta bihozgabea. || Lan idorra eta gaitza.
3 adj. Edari alkoholdunez mintzatuz, gozoa ez dena, azukre gutxi duena. Ardo idorra.
4 adj. Pertsonez edo animaliez mintzatuz, gantz gutxi duena. Ik. ihar 3; zimel 2. Ahari gizenak eta idorrak.
5 adj. Hotsez mintzatuz, durundirik gabea. Hots idorra. Ihurtzuri kolpe idorrak.
6 iz. Lehorra (itsaso-ren aurrez aurre). Itsasoz eta idorrez bidaiatuz.

Aztergaia: idor

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z1:BatHizt 1995-02-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z2:Merkat
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

ihar(tu) gehienbat landareekin agertzen da; idor(tu) landare eta gizakiekin azaltzen da; lehor(tu) batez ere lurra, lekuarekin erabili da; baina landareekin ere hainbatetan ageri da; sikatu landare eta gorputz-atalekin aurkitu da; baina ez animaliekin (beste hirurak bai).

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

idor(tu) da maiztasunik urrienekoa (42 ager.), eta ez da arropa, ibai-isurki eta ontziak taldeetan agertu; ihar(tu) erabilerarik murritzeneko forma da: ez da agertu arropa, eguraldia, ibai-isurki eta ontziak sailetan, baina bera da landareak taldean ager. gehien dituena (29); 6 aldiz hitz-ekin erabili da, bi testutan; lehor(tu) da maiztasun handienekoa eta distribuziorik zabalenekoa: adiera-talde guztietan agertzen da; talde batzuetan forma hau bakarrik ageri da: arropa, eguraldia, ibai-isurkiak eta ontziak; beste adiera-talde hauetan agertzen den forma bakarra ez izan arren, lehor(tu) ageri da maizenik: eguraldia (14), gorputz-atalak (21), soinuak (10); sikatu, siku landareekin ageri dira batez ere; aditza arropa eta gorputz-atalekin ere azaldu da.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

DFrec: lehor- (49); igar-/ihar- (4); idor- (6); sik- (3); AB38: lehor- (119); ihar-/igar- (7); sik- (11); AB50: lehor- (26); ihar-/igar- (6); idor- (2); sik- (1); LurE: idor, idorki, idorraldi, idorreria, idortasun, idorte, idortegi, idortu; ihar; lehor, lehorreria, lehortar, lehortasun, lehorte, lehortu; siku, sikate, sikatu; HiztEn: idor, idorgarri, idorgiro, idorki, idorraldi, idorreria, idortasun, idorte, idortegi, idortu; ihar; lehor, lehorgailu, lehorgarri, lehorketa, lehorraldi, lehortar, lehortasun, lehorte, lehortegi, lehortu, lehortzaile; sikaro, sikate, sikatu, siku.

Bestelakoak
Jatorrizko forma

fruitu idorrak.

Euskaltzaindiaren Arauak

Ipar. eta Naf. 'lehorra, agorra'.

Lantaldearen irizpideak
Forma arautuaren azalpenaz oharra

AS gisa gehituz: idorrean, idorrik .

Informazio osagarria
Forma onartuaren baliokideak

sinonimoak landuko dira, erabilerak argituz, banaketa semantikoak agertuz, adibideak jarriz: "lur idor", "esku lehor/ihar", etc.

 

The Azkue Library and Archive

CUSTOMER SERVICE HOURS
9:00 - 14:00

The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.

Headquarters

  • B
  • BISCAY
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Research Center

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Local offices

  • A
  • ÁLAVA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA/GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAN SEBASTIAN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA/PAMPLONA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Association

  • N
  • Northern Basque Country
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus