Kristau Dotrina bat da, pertsona helduentzat Bizkaiko euskalkian egina, orain lehenbiziko aldiz argitaratua. Badu sarrera, liburuaren xehetasunak emanez, eta azken aldean hiztegia, liburuan azaltzen diren hitz bereziena. Kristau ikasbidearen aurrean hitzaurre bat dator erdaraz -zoritxarrez osorik ez dagoena- eta bertan adierazten du egileak zein den haren asmoa liburu hau egitean. Elgoibarren azaldu zen eskuizkribua hartu da oinarri edizioa prestatzeko, baina Deriokoan ageri diren aldaketen berri ere ematen da.
Egilea:
Juan Antonio Moguel ta Urquiza. Prestatzailea: Luis Villasante
ISBN:
978-84-85479-44-3
Argitaratze urtea:
1987
Deskribapena:
Azal arrunta (322 orr.; 24 x 16 cm)
The Azkue Library and Archive serves Euskaltzaindia. It is also open to all researchers and it aims to foster research and support the distribution of Basque cultural issues as far as it is able.