137. araua. Adierazpena euskalkien erabileraz Irakaskuntzan, Komunikabideetan eta Administrazioan

Gramatika-atalak: Idazkera morfologia
  • Adierazpen honetan, Euskaltzaindiak dio euskalkiak eta tokiko hizkerak aztertu eta landu behar direla, ortografia eta azpiegitura zainduz. Euskara baturako eta euskalkietarako esparru eta joko-arau zehatzagoak ezartzen edo berrezartzen ditu.
  • Hegoaldean, euskarak hizkuntza ofizialaren estatusa badu (gaztelaniarekin batean). Ondorioz, Euskaltzaindiak euskalkien erabilera eguneratu eta sistematizatu du, 1994an atera adierazpen baten bidez: «Euskalkien erabilera Administrazioko 1. eta 2. hizkuntz eskakizunetan».
  • 1994ko agiri horren eranskinean honelako irizpideak finkatu eta proposatu zituen Euskaltzaindiak:
    • Ahozkoan eta lagunarteko hizketan ohikoak diren laburtzapenak gaitzetsi egin zituen.
    • Tokian tokiko fonetismo bereziak gaitzetsi egin zituen.
    • Euskalkian forma bi edo gehiago erabiltzen direnean, batuarekin bat datorrena hobetsi zuen.
    • Batasunerako erabaki den deklinabidea derrigorrezkotzat jo zuen, baina bizkaierazko zenbait forma berezi ere ontzat emanez.
    • Batasunerako erabaki den aditz-jokoa derrigorrezkotzat jo zuen, baina euskalkiko forma batutzat har daitezkeenak ere ontzat emanez.
    • Euskara batuko eta euskalkietako sintaxi-zuzentasuna bat bera dela aitortu zuen.
    • Morfologian, hitzen forma dialektal tradiziodunak ere (bakotxa, barri, burruka, edur, elexa, parkatu...) ontzat eman zituen».
Euskaltzaindiaren araua
137. arau osoa ikusi
Euskara Batuaren Eskuliburua
595. fitxa

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper