4.6. Zero atzizkia


4.6. Zero atzizkia

Hizkuntzalari askok erabili duten kontzeptua da (beste askoren artean, Varelak 1990 edo Spencerrek 1991), inolako atzizkirik gabe, hau da, marka formalik gabe, aditzetik eratortzen den izenaren berri emateko. Beste batzuek, Cabrék eta Rigauk (Cabré y Rigau 1985), esaterako, ‘aldaketa sintaktikoa’ terminoa erabili dute honetarako. Halako aldaketen auzia zertan datzan ere aipatzen dute azken hizkuntzalari horiek: nola jakin zein den oinarria eta zein eratorria? Euskaraz irabazi, eduki, ukitu, isuri eta abarren kasuan, izena da aditzetik eratorria ala alderantziz? Beste batzuetan amai-amaitu, jorra-jorratu, aipu-aipatu bezalako bikoteak ditugu, non ezin den besterik gabe onartu aditza dela izenetik eratorria (Mitxelena 1977d: 252). Ikus, halaber, § 6.1. Euskaltzaindiaren lanean (EGLU-II 1987b: 84): “partizipioaren forma ukanik ere, izen hutsak dira” esaten da itzuli, bizi edo erauntsi modukoez, beste hau gehituaz: “izen izaera hori zer gisaz lotua den itxura bereko aditzarekin, hemen aipatzerik ez dugun arazoa da”. (§ 25.2.3).

Berez adjektiboa substantibatzen denean, izen balioan erabiltzen denean, edota partizipioak adjektibo balioa hartzen duenean ere, modu honetako aldaketak genituzke (§ 25.2.2).

Oharra
Euskararen Gramatika Euskaltzaindiaren Gramatika Batzordearen ekarria da. Beraz, lanak ez du eragozten edo baldintzatzen Euskaltzaindiaren Osoko bilkurak etorkizunean ondu edo moldatu ditzakeen alor honetako bestelako lanak, arauemaileak ere aintzat harturik.

Siège social

  • B
  • BISCAYE
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBAO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Centre de recherche

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Represéntations

  • A
  • ALABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 VITORIA-GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GUIPUSKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 SAINT SÉBASTIEN
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAVARRE
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 PAMPELUNE
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

L'association

  • P
  • PAYS BASQUE NORD
  • Château Neuf
    15, place Paul Bert
    64 100 Bayonne
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper