Data idaztean, urtea jartzean, puntua jarri behar da ala ez?
Zalantza-mota:
morfologia > data, ortografia > sinboloak/ikurrak
Unitate-mota:
karaktereak > markak, karaktereak > zenbakiak, zenbakiak > data
35. arauan irakurri dut bost eta erdiak idatzi behar dela. Hala ere, zuzena al da bost’ erdiak edo bost t’erdiak erabiltzea?
Zalantza-mota:
ahoskera, morfologia > orduak, ortografia > grafiak, ortografia > marka tipografikoak
Unitate-mota:
karaktereak > letrak, karaktereak > markak, prosodia > kontsonante-multzoak, zenbakiak > orduak
Konposatu kimikoen nomenklaturan, marratxoa erabili beharra al dago?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz elkartuak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota:
hitzak > izenak, karaktereak > markak
Bi osagai edo gehiagoko elkarteetan, zilegi al da barne- eta kanpo-alarmak moduko eraketa edo hitz-joskera egitea (alegia, <marratxo + zuriune> segida modukoak)?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz elkartuak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota:
hitzak > izenak, karaktereak > markak
Euskaltzaindiak, 13. arauan, hitzak silabaka zatitzea gomendatzen du. Baina silabaka zatitzean, egokia litzateke lerro-amaieran bokal-multzorik ez haustea. Adibidez, ez du-ela, gau-ean; baizik due-la, gauean.
Beraz, lerro-hasierako hitz hautsia beti kontsonantez hastea egokiagoa litzateke (h letradunak barne: be/rre/hun, le/hia), bai begietarako, bai irakurtzeko, lerroaren bukaeran beti egin ohi den pausatxoa bideratzeko.
Bestalde, nola jokatu hitz elkartuko osagai bat lerro-amaieran gertatzen denean eta bestea hurrengo lerroaren hasieran? Errepikatu egin behar al da marratxoa?
Zalantza-mota:
ortografia > marratxoa
Unitate-mota:
karaktereak > markak
Noiz erabili behar da marratxoa?: Uda oporrak / Uda-oporrak
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz elkartuak, ortografia > marratxoa
Unitate-mota:
hitzak > izenak, karaktereak > markak
Nola idatzi behar da agur t’erdi esamoldea?
Zalantza-mota:
lexikoa > esapideak, ortografia > grafiak
Unitate-mota:
joskera > esapideak, karaktereak > markak
Gaztelaniazko izenak euskaraz idaztean, zer egin behar da haien tiletarekin, idatzi ala ez? Adibidez: Ramón Fernández / Ramon Fernandez; Cádiz/Cadiz; María/Maria...
Zalantza-mota:
lexikoa > erdal izenak, izen bereziak > leku-izenak
Unitate-mota:
karaktereak > markak
Euskaltzaindiak onartzen al du eta kausala marratxoarekin idaztea? Adibidez: Trenak ihes egin dio, berandu ibili da-eta. Ezingo dizut eskura ordaindu, diru barik nago-eta.
Horrelako esaldiak marratxoz idaztea onartzen al da? Ala idazlearen esku uzten da marratxoaren erabilera? Ala erabat baztergarritzat jotzen da?
Zalantza-mota:
ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
karaktereak > markak, perpausa > kausa
-
Euskaltzaindiaren 25. arauan, "Loturik idaztekoak diren hitz elkartuak" atalean, d) puntuan aipatzen dira bigarren osagaia -dun, -gin, -gile, -zain, -zale... duten elkarteak; eta e) puntuan, berriz, bigarren osagaia -aldi, -buru, -gizon, -(g)une... duten elkarteak. Baina aipatutako -gin, -gile, -zain, -(g)une... horiek ez al dira atzizkiak? Atzizkiak baldin badira, hitz eratorrien osagaiak izango dira, ez hitz elkartuenak. Horrela bada, nolatan aztertzen dira hitz-elkarketari dagokion atalean? Zein da horren arrazoia? Nonbait irakurri ere egin dut horietako batzuei erdi-atzizki izena ere ematen zaiela. Zergatik erdi hori?
-
Bidenabar, nola idatzi behar dira Epelegain eta Arotzenea etxe-izenak: elkarturik ala marratxoz loturik?
Zalantza-mota:
lexikoa > hitz elkartuak, lexikoa > hitz eratorriak, ortografia > marratxoa, ortografia > zuriuneak
Unitate-mota:
hitzak > adjektiboak, hitzak > izenak, karaktereak > letrak, karaktereak > markak