303 emaitza bilaketarentzat
Aginteran, ezezko perpausetan etzazu idaztea onartzen da ala soilik ahozko forma da?
Zein da zuzena: Gaixotasunaren diagnostikoa garaiz egitea komenigarria dela irizten diote ala Gaixotasunaren diagnostikoaRI garaiz egitea komenigarria dela irizten diote?
Gauza bera al dira ahala eta ahalean? Adibidez, irabazi ahala eta irabazi ahalean.
Badakit eguna argitu du zuzena dela, baina okerra al da egunak argitu du esatea?
Zein forma hartzen dute eragin eta arazi aditzek: Nor-Nork (du aditza) ala Nor-Nori-Nork (dio aditza)? Noiz bata eta noiz bestea? Arau bera erabiltzen da bientzat?
Euskara-Gaztelania-Euskara: ba al dago aditzen baliokidetasun-taularik edo eskemarik, adibidez, erdarazko pluscuamperfecto de subjuntivo euskaraz nola adierazi jakiteko?
Badakigu Herriak garapen handia ezagutu zuen modukoak ez direla egokiak (zuzenak), eta, hor, ezaguturen ordez, izan behar lukeela; beraz, uste izatekoa da goian aipaturikoa ere ez dela, gutxienez, egokia, euskaraz. Zuzen gabiltza?
Mundua lehen pentsa ezin zitekeen egoerara iritsi da.
Mundua lehen pentsa ezin zen egoerara iritsi da.
Bi perpaus horiek zuzenak al dira? Zein da bien arteko desberdintasuna, baldin eta pentsa ezin zitekeen eta pentsa ezin zen aditzek esanahi desberdina badute?
Zuzena al da Ikerrengatik galdetzeko esan didate esatea, adibidez, Iker zein den edo non dabilen jakin nahi dudala adierazteko?
Nola esan behar da: indio mozorrotu ala indioz mozorrotu? Galdera zein litzateke: Nola mozorrotu zara? ala Zer mozorrotu zara?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.