4 emaitza bilaketarentzat
1) Eskerrak emateko, molde hauetako zein dago ondo?
- Eskerrak
- Ez dago eskerrik (nire lagun baten familian betidanik esan dute horrela, eta nire kolkorako pentsatu izan dut "ez dago eskerrak eman beharrik" esaldiaren laburtzea izango zela...).
- Eskerrik (hau bakarrik sakelakoetan ikusten da, laburtzeko asmoz...)
2) Norbait aurkezten dizutenean, kortesiazko zein esaldi dira egokiak? Gisa honetakoetan, esaterako: Pozten naiz (zu ezagutzeaz), urte askotarako…?
Eta erantzuteko?: berdin?, eskerrik asko? … Balio al du berdin esateak?
Errespetuzko jardunean, ohiturazkoa izan da on titulua erabiltzea; esaterako, On Luis, herriko apaiza.
Jakin nahi genuke doktore (doktoregoa egin duena), unibertsitateko irakasle, katedradun, mediku eta abarrekin zer estilo gomendatzen duen Euskaltzaindiak. Tradiziozko on tituluarekin batera, erabil daitezke, esaterako, profesore edo doktore? Ala besteren batzuk?
Begirunezko tratamendurako forma bereziak direla eta, zalantza dugu txit garai, txit goren, txit argi eta txit prestu formen artean. Zein dira egokienak?
Zer testu idatzi behar genuke oroitidazkunean: Maite zintugunok gogoan zaitugu ala Maite zaitugunok gogoan zaitugu?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.