Faltan bota eta atentzioa deitu onartzekoak al dira?
Zalantza-mota:
lexikoa > kalko baztergarriak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > esapideak, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, hitzak-aditzak > kalko baztergarriak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Badakigu Emakume ederra bihurtu eta Emakume eder bihurtu bezalako esaldiak egokiak direla; baina badirudi Euskaltzaindiak ontzat ematen dituela Emakume eder bat bihurtu bezalakoak ere. Horrela al da?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, morfologia > mugatzaileak, morfologia > zenbatzaileak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > determinatzaileak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Adibidez: -gatik ari izan (‘nigatik ari zara’).
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Onargarria al da Mutikoa uretara bota zen esaldia? Izan ere, Labayru Hiztegiak dioenez, "bota, da, dau: echar(se), tirar(se), arrojar(se), lanzar(se)" erabil daiteke.
Zalantza-mota:
lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > izenordainak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak, perpausa > osagarriak
Korrika ez joateko adierazteko, poliki (joan) esaten diet nik ikasleei. Lankide batzuek oinez edo ibiltzen esaten diete, eta gaizki esana dagoela iruditzen zait niri. Pausoan edo esan beharko genuke?
Zalantza-mota:
morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > esapideak, sintaxia > kalko baztergarriak, sintaxia > sintagma-egiturak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, hitzak > izenak, joskera > esapideak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Esaldi honetako hutsunean —...egingo dudala! Zalantzan jartzen duk, ala?—, zergatik ipini behar dugu horixe?, eta noski txarto dago?
Eta Asmatuko ote dugu? galderari erantzuteko, zergatik dago txarto Noski baietz erantzuna? Noiz erabil ditzaket Noski baietz eta Noski ezetz?
Zalantza-mota:
sintaxia > esapideak, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota:
hitzak > adberbioak, hitzak > kalko baztergarriak, joskera > diskurtso-markatzaileak, joskera > kalko baztergarriak
Olano topean dabil (zuzen).
Olano topera dabil (oker).
Zalantza-mota:
morfologia > kalko baztergarriak, morfologia > kasu-markak, lexikoa > lokuzioak/kolokazioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > erregimena, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Zuzena al da Aspirina hartuz sendatu egingo zara esaldia? Bestalde, zein da -(e)z egituraren erabilera?
Zalantza-mota:
sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak, sintaxia > perpausak
Unitate-mota:
afixuak > atzizkiak, hitzak-aditzak > adizki ez-jokatuak, joskera > kalko baztergarriak, perpausa > modua
Batetik, arabera dela eta, badakit aditz jokatuekin ere <-(e)n + NOREN> egitura erabili ohi dela: adibidez, esaten dutenaren arabera. Galdera da ea ohikoa den -(e)n soilarekin erabiltzea: alegia, etortzen diren arabera bezalako esaldiak ohikoak ote diren euskaraz (‘etortzen diren neurrian/heinean/bezala’ zentzuan).
Bestetik, zalantza bera daukat arau hitzarekin: ohikoak al dira etorri diren arau gisakoak?
Zalantza-mota:
morfologia > postposizioak, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak, hitzak, joskera > kalko baztergarriak, lokuzioak/kolokazioak
Aspektu burutugabea erabiltzea zilegi ote da honelakoetan?
a) Realak hogeigarren minutuan sartzen zuen lehenengo gola.
Realak hogeigarren minutuan sartu zuen lehenengo gola.
b) Gauean zinemara joaten gara?
Gauean zinemara joango gara?
Aspektu puntukaria gaitzetsi, eta burutugabea erabili behar al da honelakoetan?
c) Zergatik ez zoaz salto batean dendara ogi berria ekartzera? Zergatik ez zara joaten salto batean dendara?
Zalantza-mota:
morfologia > aditz-jokoa, sintaxia > aditza, sintaxia > kalko baztergarriak
Unitate-mota:
hitzak-aditzak > adizki jokatuak, hitzak-aditzak > kalko baztergarriak, joskera > kalko baztergarriak