75 emaitza bilaketarentzat
Nafarroako Bera herrian, Maddi izena [ma-yí] ahoskatzen da, azentua bigarren silaban paratuz (beti pentsatu dut frantsesaren eraginez dela, frantsesez Marie horrela ahoskatzen baita). Aldiz, Gipuzkoan, lehenbiziko silaban paratzen dute indargunea. Zein da ahoskera zuzena?
Gaztelaniazko izenak euskaraz idaztean, zer egin behar da haien tiletarekin, idatzi ala ez? Adibidez: Ramón Fernández / Ramon Fernandez; Cádiz/Cadiz; María/Maria...
Zuzena da Agur, eta gabon pasa! idaztea ala Agur, eta gau on pasa! idatzi behar da? Eta Eguberrietakoak?
Gure herriko kaleko pasabide bati Arritarte esaten dio jendeak. Udalak plaka bat jarri nahi du bertan, pasabidearen izena adierazteko; baina zalantza sortu zaigu izen hori nola idatzi erabakitzeko orduan. Herrian badugu Arriarte izeneko baserri bat, baina pasabide horren berri idatzirik ez dugu inon aurkitu. Hortaz, nola idatzi behar dugu: Harri tarte, Harri-tarte, Harriarte ala Arriarte pasabidea?
Donejakue bidea, Donejakue Bidea, Done Jakue bidea… Nola idatzi behar da?
Nola idatzi behar da: Domu Santu eguna ala Santu Guztien Eguna? Ala biak zuzenak dira?
Zein da idazkera zuzena: Opusko kidea / Opuseko kidea / Opus-eko kidea?
Euskaltzaindiaren pertsona-izendegian ageri da Julia izena. Nola ahoskatzen da? Gaztelaniaz egiten den bezala ala j hori June, Jone edo Jule izenetan bezala ahoskatzen da?
Zuzenak al dira ondorengo formak?
a) errusiakotu (Errusiakoa egin / bihurtu) [letra larriz ala xehez?]
b) errusiakotasun (Errusiakoa izatearen nolakotasuna) [letra larriz ala xehez?]
c) errusiaratu (Errusiara joan, bidali) [letra larriz ala xehez?]
d) errusiartu (errusiarra egin / bihurtu)
e) errusiartasun (errusiarra izatearen nolakotasuna)
f) errusieradun (errusieraz dakiena)
g) errusieratu (errusierara itzuli)
Gauza bera egin al dezakegu gainontzeko herritar-, hizkuntza- eta leku-izenekin? Esaterako: bilbokotu, bilbokotasun, bilboratu, bilbotartu, bilbotartasun, ameriketaratu, ameriketakotu, amerikartu, amerikartasun, eta abar.
Zelan esan behar dugu: Andres Urrutia Euskaltzaindiaren lehendakaria ala Andres Urrutia Euskaltzaindiko lehendakaria?
Orrialde honetako dokumentu, zerrenda eta datu-baseak Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin baimen baten mende daude.