Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

behin-behinean
adb. Betiko izan gabe, oraingoz, aldi baterako. Behin-behinean aske utzi zituzten. Erabaki hau behin-behinean hartu dugu. Lanpostua lortu nuen, baina behin-behinean.
Loturak

Aztergaia: behin-behinean

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau 2005-01-28
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4B:EEBS:005 2003-10-07 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

beinbeiñekoz 1, Erkiag Arran ("Zumatzetako-zerkara eroan eta an, beinbeiñekoz, otzarak utsitu eta gauzak polito polito utzi nai zituezan beian, lurrean"); bein-beñian (eta beinbeiñean) 2: Otx ("Aberetzat artu gattuz beronek bein-beñian!"), Erkiag Arran ("Alkarri agurrak egiñaz, arrantzale biak eta Zuriñe errirantz abiau ziran beinbeiñean farolerako bidea artuaz") // OEH argitaratuan gainera: bein-beiñean , Zam Man ("Txabola au bein-beiñean egin dogu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

behin(-)behinekoz 7: AAO 1989 ("Industri Hiri Zoluan, behin behinekoz onartutako agirian, aurreko ataleko zerrendan sartu gabeko eta industri sektore puntualei dagozkien lurzatiak"), B. de Arrizabalaga ("Halan be, foru erakunde honeen ordez behin behinekoz Ekonomi probintziar batzordeak eritxenak ipini izateak dauan joerearen azterrena eskeintzen deusku"), GAO 1991 eta 1998 3 (adib.: "Beharrezko informeak egin ondoren, Udal Batzarrak erabaki zuen, 1997ko irailaren 30ean, behin-behinekoz onartzea tramitatutako aldaketa"), K. Busturia ("Eskaintza-malgutasunak zertxobait handiagoak izango dira behin-behinekoz"), Goierritarra 1998 ("Lurrazpiko pasalekua behin-behinekoz ireki zuten"); behin(-)behingoz (eta bein-beingoz 3) 10: EAEg 1937 2 (adib.: "Bein-beingoz, Bizkai'ko Aldundiarenak diran Triano eta La Reineta burnibideaz jabetzen dala dio"), AAO 1989 ("Behin behingoz onartutako agirian izendatutako dentsitatea gordeko da"), Zubk ("Ez naz ausartu zuen aurrera agertzen, nai ta ni bein-beingoz arpegi emon edo ez zalantza askotan ibili eta zuek biok begien aurretik kendu ez..."), Egunk 1992 ("Auzia Nafarroan "behin behingoz konpontzeko unea iritsi dela" uste du Lurraldeak"), EHAA 1988-1989 2 (adib.: "Ikastetxe hori 1987.eko apirilaren 23ko Aginduz sailkatu zelarik behin-behingoz B.B.B.rako Ikastetxe homologatu gisa"), ArauErab 1988 ("Arduratze Batzordeak, bere egitekoak hobeto betetzeko, egiteko zehatzetarako eskua eman ahal izango die, behin-betikoz edo behin-behingoz, Batzordeburuari eta Batzordekideei"), Ekonomia ituna ("Hasiera batean eta behin-behingoz kupoa eta bidezkoak diren konpentsazioak zenbatekoak izango diren zehazteko, Estatuaren aurrekontuko kopuruak hartuko dira kontuan"), MerkatLegea 1999 ("Araua hautsi duen enpresa edo merkataritza-etxea behin-behingoz ixtea erabaki dezake"); cf. 'behingoz' adierakoa, ap. E. Azkue ("Tira ba, ekar ezazu behin behingoz barrura zure elefante txikia!"); behin-behinean (eta bein-beinean 1) 5: BalioUrritu 1984 ("Zentruen izenak, zentruek beraiek behin-behinean edo behin betiko ipinitako izenak dira"), Larrak ("Bein-beinean azke dot biotza, eta zindo ta garbi zintzotasuna"), M.A. Unanua ("Onar dezagun behin-behinean Antzerkia Antzokian burutzen den ebentoa dela"), Filosofia/DBHO ("Halako esplikazio-entseiuak behin-behinean onartzen dira"), M.J. Eceizabarrena ("Behin-behinean honela definituko dugu dialektoa").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

behin-behinean : DFrec 2 (Vill; eta bein-beinean: Larrak), Euskalterm 3 (behin-behineko sinonimoarekin); behin behingoz : DFrec 2 (bein[-]beingoz: Deia, Larrak), AB50 3 (provisionalmente, accesoriamente)// Ez dugu aurkitu ap. AB38, HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

behin-behinean : HiruMila, DRA (bein beiñean 'provisionalmente'), PMuj DVC (bein-beinean 'ad interim; por de pronto, provisionalmente, interinamente'); behin-behinekoz : HiruMila; behin-behingoz : HiruMila, PMuj DVC (bein-beingoz 'provisionalmente') // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, ElhHizt, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

EIH: - / ElhHizt: - / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Erabilera urriko formak daude lehian

formaren bat behar da; eta, erabilerek besterik agintzen ez dutenez, behin-behinekoz izan liteke egokiena, behin-behineko arautua oinarritzat harturik moldaturiko erregularra denez; hori proposatuko da.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E123]: "behin-behinean | F: formaren bat behar da; eta, erabilerek besterik agintzen ez dutenez, behin-behinekoz izan liteke egokiena, behin-behineko arautua oinarritzat harturik moldaturiko erregularra denez; hori proposatuko da; behin-behingoz | F: cf. behin-behinekoz, behin-behinean. Biei batera egingo diet oharra. Oraingoz ez nuke sartuko bietatik bat ere, argi ez badugu benetan erabiltzen direla".

 - [E116]: "bat nator MArekin. Nik uste nahikoa dugula 'behin-behinekoz' horrekin, lantaldeak dioen gisan. Hauek ez nituzke aipatuko oraingoz".

 - Erabakia: Erabakia (2005-01-28): "behin-behinean".

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus