Euskara Batuaren Eskuliburua

kontsonante busti-palatalen grafia eta ahoskera

kontsonante busti-palatalen grafia eta ahoskera

GRAFIA. Batasunari begira, 1978an hartu zuen Euskaltzaindiak horiei buruzko erabakia (Euskera, XXIV, 1979, 91.-92. or.). Kontsonante palatalok —ñ, ll, tt, dd, x eta tx— balio adierazkorra duten kasuetan erabiltzekoak dira, hala nola andereño, haurño, ñabar, llabur, ttantta, Maddalen, goxo, muxu, hortxe eta gisako hitzetan.

Ahozko jardunean aurreko -i- bokala dela medio sortzen diren bustidura edo palatalizazioak (gorriz adierazitakoak adibideetan) idatziz ez dira jaso behar: *baña/baina; *langille/langile; *o(h)ittu, *o(h)itxu / ohitu; *dittu, *ditxu / ditu; *maitte, *mait(x)e / maite; *gaittu, *gaitxu / gaitu...; ezta despalatalizazioaren bideari jarraituz osatu diren erdaratikako hitzetan ere: *España/Espainia, *gaztaña/gaztaina, *tella/teila..., ezta aurreko -i- bokala dela medio sortutakoetan ere (*itxua/itsua, *(h)axea/haizea, *maixu/maisu...). ( ñ letra (eñe))

Hala ere, toponimian, -i- gabeko grafiak erabiltzen dira, hala nola Iruñea (*Iruinea), Urruña, Mañaria, Oñati, Amallobieta, Mendexa eta abar, baina Markina. ( onomastika; Iruñea (Iruña/Iruinea))

 

AHOSKERA. Nola ahoskatu il, in bustidurak. Ez da egokia il, ill edo ll letra-bilkurak [y] gisa ebakitzea (yeismo izena ematen diote gaztelaniaz gertakari horri). Tradizioen arabera jokatu behar da; hau da, euskalkien eta aldaeren arabera: bustidura egiten dutenek [ll]/[ñ] ahoskatuko dute, eta bustidura egiten ez dutenek [il]/[in] bustidurarik gabea ahoskatuko dute. Beraz, ahoskera zainduan, hau da araua: mila [milla/mila // *miya]; mailu [mallu/mailu // *mayu]; bila [billa/bila // *biya]; gerrilla [gerrilla // *gerriya]; oilo [ollo/oilo // *oyo]; langile [langille/langile // *langiye]; maila [malla/maila // *maya]... [87. araua]

Mailegu berri batzuetan, hala ere, [in] bustidura gabea da aukera bakarra (-ina bukaera dutenetan gertatzen da hala). Esaterako, proteina ez da [*proteiña] ahoskatzen, baizik [proteina]. Halaxe ahoskatzen dira beste hauek ere: heroina, penizilina, adrenalina, bitamina, aspirina, baselina... [*heroiña, *peniziliña, *adrenaliña...]. Badute beste ezaugarri bat ere batzuek: bi bokalen segida gertatzen denean, hiato modura ahoskatzen dira haiek (bi silabatan alegia, eta ez goranzko diptongo gisa): [pro.te.i.na; *pro.tei.na], [he.ro.i.na; *he.roi.na]. ( diptongoa)

Arestian esan bezala, ñ eta ll letren hotsek —eta tt, dd, x eta tx letrenek— berezkoa dute bustidura, eta horietan ere hura egoki ahoskatzea da araua ahoskera zainduan ( ñ letra (eñe); ll digrama (elle)): ttentte, Antton, onddo, Maddalen, xede, goxo, andereño, txoriño, bonbilla, tortilla, galleta...

  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper