Euskara Batuaren Eskuliburua

-gune/-une

-gune/-une

Jatorriz forma beraren bi aldaera besterik ez direla badirudi ere, gaur egun erabilera-bereizketa nagusitu da: une ‘denbora’ eta gune ‘tokia’, Euskaltzaindiaren Hiztegian bertan ikus daitekeen moduan. Osagaien arteko erlazio semantikoei dagokienez, oro har, ‘edukia’ adierazten da, alegia, “toki/denbora horretan zer”:

-gune, leku-zentzua duten eratorriak osatzeko: abiagune, apalgune, argigune, belargune, berdegune, bihurgune, estalgune, kokagune, ibilgune, naturagune...

-une, denbora-zentzua dutenak osatzeko: astiune, aterrune, etenune, geldiune, isilune... Salbuespenak, koloreei dagozkien eratorriak (gorriune, beltzune, ubelune, zuriune...) eta hutsune, okerrune, sakonune eta ingurune dira.

Bi formen arteko aldea erakusten dute hitz hauek: ahulgune (‘gune ahula’) eta ahulune (‘ahulaldia’); argigune (‘tokia’) eta argiune (‘denbora’).

 

IDAZKERA. 25. arauaren arabera, oro har, -(g)une duten hitzak loturik idaztekoak dira ( hitz elkartuen osaera eta idazkera). Hauek dira egiturak:

  • Mugatzailea aditzoina edo adjektiboa denean, loturik idazten da: abiagune, kokagune, babesgune, aterrune, etenune, geldiune, larriune, isilune, isilgune, ahulgune, ahulune, biribilgune...
  • Mugatzailea izena denean, berriz, jokabidea bikoitza da.

- Batetik, badira forma lexikalizatu batzuk loturik idazten direnak: belargune, hirigune, haizegune, herrigune, lurgune, mendigune, telefonogune, zerbitzugune, astiune...

- Bestetik, mugatzailea (hots, lehen osagaia) hitz eratorria edo hitz-elkartea denean (bilketa-gune, hornidura-gune, merkataritza-gune, saltoki-gune...), edo mailegu berria denean (osifikazio-gune, faceoff-gune...) edo, besterik gabe, -une/-gune elementua bestearen maila berean ulertzen-edo denean, ez dira lotu ohi, hau da, marratxoz edo bereiz, aukeran, idatzi ohi dira:

Oso denbora(-)une berezia izan zen (?denboraune).

Arrisku(-)une handiak izan ditu entzierroak (?arrisku(u)ne).

Gaixotasuna krisi(-)une gisa (?krisiune).

Hezur horrek bi artikulazio(-)gune ditu (?artikulaziogune).

Gipuzkoan 28 megalito(-)gune daude (?megalitogune).

Tortura eta atxilotze(-)gunea izan zen Pinocheten garaian (?atxilotzegune).

Ainguratze-uneari buruzko klausula (?ainguratzeune).

Nolanahi ere, joskeraz baliatzea aukera egokia da batzuetan: ezartzeko gune, erabakitzeko gune, Interneteko gune, isiltasunezko une, itsukeriazko une, heriotzaren une, zalantzazko une...

 

Gehiago jakiteko

http://www.euskaltzaindia.eus/index.php?option=com_content&view=article&id=4424&Itemid=908&lang=eu#II.7.2.6.

EUSKALTZAINDIA (2007). ZALBIDE, Mikel). “Hitz elkartuen osaera eta idazkera” (LEF) (199).

EUSKALTZAINDIA. “Hitz elkartuak: gune”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper