1. ERREGIMENA. Du aditza da (Entzun ezazu zer dioen), eta, pertsona bati dagokionean, Hegoaldean, dio aditza da (entzun dizugu) eta Iparraldean, du aditza (entzun zaitugu). Bi moldeak ongi egonik ere, ez da komeni testu berean modu nahasian erabiltzea. [EH]
2. Ez entzunarena egin / ez entzuna egin / ez entzun egin esapideak baliokideak dira entzungor egin adierazteko. [EH]
3. Entzun ≠ aditu. Beti ez dira sinonimo. Aditu aditzak hiru adiera ditu: 1. ‘Entzun’. Urruti dago, eta ez dizu aditzen. 2. ‘Ulertu’. Entzungo dute, eta ez dute adituko. 3. ‘Usaimenaz sumatu’. Nik behintzat ez dut erre-usainik aditzen. Lehenengo adieran dira sinonimoak entzun eta aditu, baina ez beste bietan. [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: entzun (du/dio)”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Lexikoa: entzun/entzumen, aditu/adimen”, Jagonet galde-erantzunak.