Determinatzailea izan daiteke, eta, orduan, batez ere ‘edozer gauza’ esapidean erabiltzen da. Edozer gauza egiten hasi aurretik. Edozer gauza sinesten du. Adiera horretan, ‘edozein gauza’ baliokidea du.
Izenordain gisa ere erabil daiteke, eta, orduan, bakarrik doa. Edozerk beldurtzen du (= Edozer gauzak beldurtzen du). Edozertan nauk hi adina (Edozer gauzatan nauk hi adina). [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: gauza (edozer gauza / edozein gauza / edozer)”, Jagonet galde-erantzunak.