Euskara Batuaren Eskuliburua

bainan > baina ≠ baino (bainon)

bainan > baina ≠ baino (bainon)

Bereizi egin behar dira baina eta baino. Baina (bainan) juntagailu aurkaria da. Oskarbi zegoen, baina (#baino), badaezpada, aterkia hartu zuen. Ez dira gauza bera, baina (#baino) ez daude elkarren kontra. Baino partikulak, berriz, konparazio-balioa du. Hura hau baino hobea da. Etxe hau txikiagoa da eliza baino. [EH]

 

Lehen esaldia ezezkoa denean, hala ere, baino ager daiteke juntagailu aurkari gisa, baizik juntagailuaren balio berean. Hori ez da gorria, zuria baino/baizik. Ez du gogoan beste gauzarik erabili, guri mesedeak egitea baino/baizik. Ez dago bide bat baino/baizik.

 

Literaturan, hala ere, izan da biak —baina/baino— aurkari-jokoan sinonimo modura hartzeko joera. “Eskolarikan eztaukat bañon / esango ditut egiyak” (Xenpelar). “Zu bezelako damikan / agiyan izan liteke baño / ez det sinisten danikan” (Bilintx). “Etzeduken alderdi gaiztoa! Baño ala ere ez etsitzen” (Orixe). Euskara batuan, baina idatzi beharko litzateke adibideetako esaldi horietan guztietan.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Lexikoa: baina/*bainan, baino/*bainon”, Jagonet galde-erantzunak.

SALABURU, Pello, KINTANA, Xabier (1984). Euskara hobean hobe. Bilbo: UPV/EHU (100).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper