-(e)larik

-(e)larik

Berez, ekialdeko euskalkietakoa da -(e)larik menderagailua, eta batez ere denbora edo modua adierazten du, euskalki gehienetan erabiltzen den -(e)lak bezala; testuinguruaren arabera, baina, azalpena, baldintza zein kausa adierazteko ere balio du. Askotan zaila da bereiztea denbora, modu, baldintza edo kausa nozioa adierazten den.

 

- -(E)LARIK / -(E)NEAN. Denbora (aldiberekotasuna) adierazten du esaldi hauetan -(E)LARIK menderagailuak: Sarako ezkilak bederatzi orenak jotzen zituelarik, (...) mutiko gazte bat (...) hegian barna (...) zihoan. Gurasoak etorri direlarik, alde egin duzu. Sei urte nituelarik hasi nintzen eskolara. Gelan sartu zelarik, isiltasun handi bat egin zen. Leihotik erori zelarik, hanka hautsi zuen. Denborazko -(e)nean menderagailuaren parekoa da horietan.

Denboraz bestelako nozioak (modua, kausa, azalpena, baldintza) ere adierazten ditu esaldi hauetan: Hain ona delarik, nola ez maita? Zu nirekin zarelarik, ez naiz inoren beldur. Radarrak jarri direlarik, autoen abiadura motelduko da. Atezaina begirada beldurtiz hurbildu zitzaien, eskuan linterna zeramalarik.

 

- -(E)LARIK / -(E)LA. Biak erabil daitezke adizki burutugabeekin (batez ere iraupeneko adiera duten ari izan, egon, jardun, ibili, izan aditzekin). Aita sartzen zeLARIK (zeLA), ume guztiak isildu egiten ziren. Atezaina hurbildu zitzaien, eskuan linterna zeramaLARIK (zeramaLA). Oraindik haurra zeLARIK (zeLA), zaharrek bezala hitz egiten zuen. Uribarri auzoan belarrak erretzen ari zireLARIK (zireLA), sua hedatzen hasi da. Baina aditzen adizki burutuekin, -(E)LA ez da erabiltzen. Halakoetan, -(E)LARIK erabili behar da. Partida amaitu zeLARIK (*zeLA), txaloka hasi ginen. Leihotik erori zeLARIK (*zeLA), hanka hautsi zuen.

 

Tradizio oso urrikoak dira, eta sarri kalko desegoki baten ondorio, honelakoak: *Leihotik erori zen, hanka hautsi zuelarik (> Leihotik erori zen, ETA hanka bat hautsi / Leihotik erori, ETA hanka hautsi zuen). [Okerra dela ulertzen da baldin hori dioenak Leihotik erori zen eta hanka hautsi zuen adierazi nahi badu]. ( gerundioa (erdal)))

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2005). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI (EGLU VI). Bilbo: Euskaltzaindia (289).

— “Denbora adieraztea: -nean / -larik (etorri direnean, alde egin duzu / etorri direlarik, alde egin duzu)”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (67-68).

EHUko Euskara Zerbitzua (2012). "-(e)larik", Ehulkuren aholku guztiak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper