-ko eta -en izenlagunak (NONGO eta NOREN): noiz -ko eta noiz -en

-ko eta -en izenlagunak (NONGO eta NOREN): noiz -ko eta noiz -en

Euskaltzaindiak ez du berariazko araurik eman gai honetaz, eta zaila da kanon zehatz bat eratzea. Gramatiketan eta estilo-liburuetan eman diren azalpenak kontuan harturik, jakingarri hauek eman daitezke:

- Ezer baino lehen, beti da beharrezkoa NONGO eta NOREN galdetzaileen erreferentzia kontuan hartzea, eta hitzen lotura semantikoari erreparatzea.

-ko: ‘Kokapena’ adierazten du, oro har, NONGO kasuak (hau da, tokia, denbora, esparrua, jatorria, baina baita helburua ere): herriko kaleak, ikasturteko irteerak, matematikako zalantzak, Europako Parlamentua, mende-hasierako legeria, laneko tresna, bihotzeko oinazea, buruko mina...

Izan kontuan izenlagun deskribatzaileak eratzeko ere -ko erabiltzen dela. ( zenbatzaileak eta nolakotasuna (-ko/-tako: hiru kiloko haurra / lau hankako mahaia); -ko atzizki banatzailea)

-en: ‘Jabetzaz’ gain (amaren autoa), bestelako ideia bat baino gehiagoren adierazle ere izan daiteke: agentea (artistaren obra), pazientea (liburuaren itzulpena), gaia (ikasturtearen garrantzia), osotasun/zati harremana (alkandoraren mahuka), pisua, neurria (animaliaren luzera, Lurraren masa), irudikapenezko izenen edukia (mutilaren erretratua, animaliaren argazkia)...

- Askotan, biak dira zilegi, baina orduan ere bada ñabardurarik:

• Aukera garbia denean, -en loturak egokiagoa dirudi: orkestraren/tesiaren zuzendaria, aldizkariaren/filmaren zuzendaria, eskuaren erradiografia, etxearen planoa...

• Ñabardura zein, bietara ontzat jo beharreko kasuak ere badira: Euskaltzaindiko bilera (NONGO) / Euskaltzaindiaren bilera (NOREN), elkarteko aretoa (NONGO) / elkartearen aretoa (NOREN), Euskal Herriko historia (Euskal Herrian gertatua; NONGO) / Euskal Herriaren historia (Euskal Herria subjektu duen historia; NOREN), etxeko jabea (egoitzan bizi direnen buru egiten duena) / etxearen jabea (eraikinaren legezko jabea), elizako isiltasuna (NONGO) / Elizaren isiltasuna (NOREN), eskolako iritzia (eskolako jendearen iritzia) / eskolaren iritzia (eskola erakundearen iritzia)...

• Beste hauetan BIAK ZILEGI izanik ere, ‘multzo bateko elementu’ modura ulertuta, -ko atzizkiaren aldeko aukera da erabiliagoa: eskolako zuzendari / eskolaren zuzendari, taldeko entrenatzaile / taldearen entrenatzaile, XX taldeko abeslaria / XX taldearen abeslaria, familiako burua / familiaren burua, Bizkaiko hiriburua / Bizkaiaren hiriburua, unibertsitateko errektorea / unibertsitatearen errektorea, herriko alkatea / herriaren alkatea...

Guztiarekin ere, errealitatea askoz konplexuagoa da. Esate baterako, hiztunek honela esan ohi dute: Etxeko giltzak galdu ditut mendian (nahiz giltzak etxean ez dauden). Horrelakoetan, erabilerari jarraitzea da jokamoldea.

- Bestalde, komeni da aipatzea atzizki hauek zenbaitetan lotura hutseko eginkizuna betetzen dutela, eta nolabaiteko lehian daudela aposiziozko egiturarekin. Halaxe gertatzen da, esaterako, (a) herri, probintzia, plaza, eliza eta kideko izenekin eta (b) hitz, berba, izen, kontzeptu, termino eta gisakoekin. Kasuistika oso zabala da, baina badira joera orokor batzuk:

(a) Egokiak dira Getariako herria (hau da molde nagusia) eta Getaria herria, baina ez *Getariaren herria.

Bilboko hiria, Bilbo hiria.

Unamuno plaza, Unamunoren plaza, baina ez *Unamunoko plaza.

Europa plaza, Europako plaza, baina ?Europaren plaza.

Izenlagun batekin joanez gero, atzizkia hartu ohi du:

San Joan Bataiatzailearen eliza, Etxeberri Sarakoaren plaza.

Baina beste aukera, aposizioa, ez da ezinezkoa:

San Joan Bataiatzailea eliza, Etxeberri Sarakoa plaza.

(b) Zer esan nahi du mamu hitzak/terminoak/izenak?; baina ez *mamuko hitzak / *mamuaren hitzak.

Defini ezazu indar kontzeptua. Defini ezazu indarraren kontzeptua?; baina ez *indarreko kontzeptua.

 

-T(Z)EKO ala -T(Z)EAREN?

Aditz-izenarekin ere inoiz gertatzen da zalantza, baina banaketa aski argia dela dirudi:

  • -ko da lotura ohikoa edo marka gabea: partitzeko tenorea, jostatzeko lekua, egiteko erabakia, begiratzeko premia, gorrotatzeko arrazoiak, ibiltzeko gogoa, jarduteko aukera, kantatzeko gogoa...
  • -en, berriz, beste edozein izeni lotuko litzaiokeen inguruneetan lotzen zaio aditz-izenari: kolonizatzearen ondorioa / kolonizazioaren ondorioa, kutsatzearen eragilea / kutsaduraren eragilea, zure anaiaren hiltzearen berria / zure anaiaren heriotzaren berria... ( -t(z)eko/-t(z)earen)

 

HAMAR EUROKO KAFEA ala HAMAR EUROREN KAFEA?

Desberdinak dira bi esanahiak:

hamar euroko kafea (kiloak edo dena delako neurriak balio du 10 euro)

hamar euroren kafea (‘10 euroren truke eskura daitekeen kafe-kantitatea’)

hogei euroko gasolina (litroa, hogei euroan)

hogei euroren gasolina (hogei euro, guztira)

( zenbatzaileak eta nolakotasuna (-ko/-tako: hiru kiloko haurra / lau hankako mahaia))

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (199-208).

—(2002). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (151-178).

— “Kokapena adieraztea: -ko / -ren (ikastolako zuzendari / ikastolaren zuzendaria) ”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Kokapena adieraztea: -ko/-en (etxeko jabea / etxearen jabea)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Toponimia: udalerria/hiria (Bakio udalerria, Bakioko udalerria; Bilbo hiria, Bilboko hiria)”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (165-166, 195-196).

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Bilbo: UPV/EHU (89-100).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper