Galdetu (galde egin), hitz egin, entzun eta kideko aditzek kasu instrumentala (-z) dute, alde handiz, osagairik arruntena tradizioan. Hartaz ez galdetzeko esan zuen. Zutaz egin dute galde. Motibatiboak ere badu presentzia, nolanahi ere: Zugatik egin dute galde. Zeinengatik galdetu du? Euskalkiak, moldeak eta estiloak ere badu zerikusirik aukeran: Ikerren galde nator, Ikerren galdea egiteko esan didate, Ikerren galdez nabil, Ikerren galdezka ari naiz, Haren galdera egin du. [EH] [OEH]
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: -ren galdea egin; galdegin/galdetu”, Jagonet galde-erantzunak.