galdegaiaren legeak

galdegaiaren legeak

Nabarmentasun handiko kontzeptua da galdegaiarena euskal gramatiketan, batik bat joskeran eta ordena-kontuetan duen garrantziagatik. ( hitzen ordena)

 

XX. mendearen hasieran Seber Altube gramatikariak proposatutako arauak dira jarraibide hauek, oraindik ere ageri ohi direnak euskal gramatiketan. Hiru ‘lege’ dira, baina malgutasunez ulertu behar direnak eta, inon balio zehatz-zehatzik izatekotan, elkarrizketan dutenak.

1. Galdegaia, kasu gehienetan, aditzaren aurre-aurrean agertu ohi da. Horrelaxe gertatzen da izena, aditz-izena, izenondoa, aditzondoa, izenordaina eta abar direnean galdegaiak (letra etzanean ipini ditugu galdegaiak):

Ergela, gizon hau da. (NOR da galdegaia)

Anuska hemen (al) dago? (NON da galdegaia)

Ni, leihotik, atzo erori nintzen. (NOIZ da galdegaia)

Horrekin batera, mendebaldeko euskalkietan, erakusleak, izenordainak eta adberbioak indartuta emateko ohitura dago, galdegai direnean. Esaterako: -(t)xe atzizkia gehituz (Hauxe esan nion aitari (*Hauxe aitari esan nion)) ( -xe); izenordainak era indartuan emanez (Neuk egin ditut ondo). ( pertsona-izenordain arruntak / pertsona-izenordain indartuak)

Ekialdeko ohituran, berriz, galdegaia indartzeko, aditz laguntzailea galdegaiaren eskuinaldeko lehen posiziora ekartzen da: Orain dute ikasiren. Oren guziek dute gizona kolpatzen, eta azkenak du hilobirat egortzen.

2. Aditza ere izan daiteke galdegai. Hala gertatzen da aditzak adierazten duen ekintza nabarmendu nahi bada.

a) Aditz trinkoa denean, aditz jokatuari aditz-partizipioa jartzen zaio aurretik. Mendebaleko moldean egiten da hala. Astuna omen da, baina ekarri dakar.

b) Aditz elkartua denean, tartean egin aditz indartzaile edo fokalizatzailea sartzen da. Ohitura orokorragoa izanik ere, ez da euskal herrialde guztietako usadioa (kontu honetan, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako euskalkiek laxoago jokatzen dute). Gaur, joan egin naiz (≠ Gaur joan naiz). Lapitza(,) apurtu egingo zaizu (≠ Lapitza apurtuko zaizu).

3. Aditzaren baietza edo ezetza ere izan daitezke galdegai.

- Aditzaren ezetza denean, EZ ukapena bera da galdegaia, eta bestelako hurrenkera bat sortzen du esaldian. ‘Menditik etorri gara dena baiezkoan, ezezkoan izan daiteke: a) Ez gara etorri menditik; b) Ez gara menditik etorri. Ñabardura dago a) eta b)-ren artean:

(a) Ez gara etorri menditik. Ezeztapenaren fokoa aditza da (ez etortzea, alegia). Hala beste adibide honetan ere: Ez dugu ikusi etxean (ez ikustea da fokoa).

(b) Ez gara menditik etorri. Ezeztapenaren fokoa ez da aditza, baizik eta beste osagai bat (baiezko esaldietan galdegaiak hartzen duen lekua hartzen du: aditz nagusiaren aurrean): Ez gara menditik etorri, baizik eta... (ezeztapenaren fokoa: NONDIK); hala beste honetan ere: Ez dugu etxean ikusi, baizik eta... (ezeztapenaren fokoa: NON).

- Aditzaren baiezkoa denean:

a) Aditz trinkoa baldin bada, ba-(= bai) eransten zaio aditzari: Badakit. Badator gure ama. Gobernuak ba (al) du dirulaguntza emateko asmorik? Bai galderan eta bai erantzunean erabili behar da ba-hori: Ba (al) zoaz Zarautza? —Bai, banoa. ( ba-)

b) Aditz elkartua denean, aditza perpausaren hasieran jartzen da edo, perpausaren barruan badoa, aurreko ataletik bereiz ahoskatuz eman behar da (intonazioaren jokoaz, alegia). Adibidez:

Hil zaigu etxeko katua. Etxeko katua, // hil zaigu.

Hartuko dut kafea. Kafea, // hartuko dut.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (14-20, 42-46).

— (1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (488-497).

ALTUBE, Seber (1929). Erderismos. Bilbo: Euskaltzaindia.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (79-80).

GARZIA, Juan (2014). Esaldiaren antolaera. Bilbo: UPV/EHU.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper