-enea

-enea

MedikuaRENEAn, JudasENEAn... esaten dugu alditan medikuaREN etxeAN/kontsultaN, JudasEN etxEAn esan ordez. Hortik sortua da atzizkia, etxeak izendatzeko erabiltzen dena (-enea = etxea balitz bezala): Arotzenea, Txominenea, Ajuriaenea, Kristinaenea, Jakesenea... Parekoak ditu -rena eta -koa atzizkiak ere, esanahi berarekin: Tomasenea, Tomasena edo Tomaskoa; Andresenea, Andresena, Andreskoa, Andrestegi...

 

Bukaerako -a artikulua denez, galdu egiten dute lekuzko kasuetan: Ajuriaeneko (*AjuriaeneAko), Ajuriaenetik (*AjuriaeneAtik); Tomasenetik (*TomaseneAtik), Tomasenekora (*TomasenekoAra)... ( izen berezi artikuludunak eta a itsatsidunak)

 

-enea atzizkiaren ordaina da Nafarroako alderdi batean eta Iparraldeko zenbait lekutan -baita atzizkia (fr: chez). Leku-atzizkiekin, etxeren sinonimoa da, Euskaltzaindiaren Hiztegian esaten denez: Aritzabaita, Elorriabaita, Pierrebaita, Bixentebaita, Gartziabaita...

 

Aldeak alde eta moldeak molde (-enea, -koa, -rena, -baita, -tegi), egun erabili nahi izanez gero, euskalkiko eta inguruko izenen arabera jokatzea da beti bidezkoena; lekuan lekuko erabilerari ematea lehentasuna.

 

Izen propioak diren neurrian, denak elkarturik idaztea da ohitura estandarra (Ajuriaenea, Kristinaenea...).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2016). Euskaltzaindiaren Hiztegia. Bilbo: Euskaltzaindia (etxe sarrera).

—(1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (390).

— “Lexikoa: atzizkiak / hitz elkartuak / hitz eratorriak”, Jagonet galde-erantzunak.

— ““Noren” adieraztea: -rena, -ena, (Joxeren etxea: Joxerena/*Joxena)”, Jagonet galde-erantzunak.

SALABERRI, Patxi (2006). “Nafarroako euskal oikonomiaz”, ASJU, XL, 2006: 871-894.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper