agindu

agindu

Adiera bat baino gehiago du agindu aditzak [EH]. Adieraren arabera, konplementazio bat edo bestea hartzen du (nahiz tradizioan guztiz betetzen den ohitura ez izan):

• -tzeko hartzen du ‘agindua, ordena’ adierazten duenean (berdin jokatzen dute adiera horretan eskatu ( eskatu), esan ( esan) eta gisako aditzek). Opariak ekartzeko agindu du. Eskuak garbitzeko agindu die ikasleei.

Sistematikoa da subjuntiboaren baliokidetasuna. Sinonimoak dira, hartara, hiru aukerok: Amak agindu dit etxera joateko / joan nadila / joan nadin. Isilik egoteko / egon gaitezela / egon gaitezen agindu dute.

Zenbaitetan, subjuntiboa erabiltzea maila jasoaren adierazgarri izan daiteke, Hegoaldeko euskalkietan batez ere. Horrela, euskalki horietan ohikoagoa da adibide hauetako lehena (-tzeko) bigarren-hirugarrenak baino (subjuntiboarekin, Hegoaldean, gehienbat -(e)la erabiltzen da; Iparraldean, -(e)n).

Lehenbailehen sartzeko agindu ziguten.

Lehenbailehen sar gintezela agindu ziguten.

Lehenbailehen sar gintezen agindu ziguten.

Batzuetan, agindu aditzaren ordez, izena da (agindu, manu) perpaus osagarria gobernatzen duena: Agindu[a eman] du lehenbailehen itzultzeko etxera.

• -tzea hartzen du ‘promesa, agintza, berba ematea, hitzematea’ adierazten badu. Opariak ekartzea agindu du. Zelulitisa gutxitzea agintzen duten iragarkiak kritikoki aztertu behar dira.

Molde honetakoek konpletiboa (-(e)la) ere bere-berea dute: Nota ona ateraz gero oparia / oparia erosiko diola / oparia erostea agindu dio.

• -tzea hartzen du ‘baimena eman, utzi’ adierazten badu. Barrenak ez dit agintzen hori egitea: isilik egotea.

Adierazia nolakoa duten, konpletiboa ere (-(e)la) har dezakete: Bere buruari adiskidetsu aritzea / arituko zela agindu zion.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2011). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII (EGLU VII). Bilbo: Euskaltzaindia (450, 567-591).

—(1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (133).

— “Aditzaren jokabidea: agindu (isil gaitezela/isil gaitezen agindu digu)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Aditzaren jokabidea: subjuntiboa (eskatu, agindu, gomendatu, proposatu, aholkatu dadila /dadin)”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper