deritzat/deritzot (*deritzaio)

deritzat/deritzot (*deritzaio)

Bi formak, deritzat eta deritzot (eta gisako bikoteak: deritza/deritzo (baina ez *deritzaio), deritzagu/deritzogu (baina ez *deritzaigu)...) adizki berberaren formak dira —dio erregimeneko iritzi aditzaren era trinkoa—, eta biak zuzenak dira: Ongi deritzat/deritzot horri. Gaizki deritzagu/deritzogu etxea saltzeari. (Euskal Aditz Batua, 171. or. ) ( iritzi (eritzi))

 

Orobat dira zuzenak bi erabilerak —mugatzailearekin edo gabe— honakootan eta gisakoetan: on(a) deritzot, egoki(a) deritzat, kaxkarrago(a) deritzagu, seguruago(a) deritzat; onuragarri(a) deritzot, politago(ak) deritzegu...

 

Adizki horiek gehienetan ‘uste izan, irudi(tu)’ adieran erabiltzen dira: Zer deritzan/-k (horri)? Nik gaizki deritzat etxea saltzeari. Zer irizten diozu? Baina badute ‘deitu’ adiera ere, eta, beraz, egokiak dira hauek ere: Mikel deritzo mutil horri. Geologia estrukturalaren adar horri, sarritan, geotektonika deritzo. [EH]

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1997). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (313).

— “Aditzaren jokabidea: (trinkoak) iritzi (deritzo, deritza, *deritzaio)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Aditzaren jokabidea: (trinkoak) iritzi=uste izan (on/ona deritza/deritzo)”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper