Euskararen tradizioan ez dago *biharko bertako eta *bihar bertako gisako formarik. Aukera egokiak hauek dira: (NOIZ) bihar bertan; (NOIZKO) biharko. Bihar bertan egin beharreko lana / Bihar bertan egiteko lana / Biharko egin beharreko lana eta gisako egiturak erabili izan dira.
EUSKALTZAINDIA. “Denbora adieraztea: NOIZ? Bihar bertan; NOIZKO? *Biharko bertako”, Jagonet galde-erantzunak.
— “Denbora adieraztea: orain bertan / oraintxe bertan”, Jagonet galde-erantzunak.