bezala/bezalakoa

bezala/bezalakoa

BEZALA/BEZALAKOA. Garbi bereizten dira batzuetan bezala eta bezalako, NOLA galderari ala NOLAKO galderari erantzuten dioten:

Porta zaitez beti bezala (*bezalakoa).

Zu bezala dago: nekatuta (*bezalakoa).

Zu bezala dabil (*bezalakoa).

Nahi duzun bezala har dezakezu. #Nahi duzun bezalako (auto)a har dezakezu.

Zuk ekarri duzun bezala ekarri du. #Zuk ekarri duzuna bezalakoa ekarri du.

Bereizketa hori, ordea, lausotu egiten da izen-predikatu batzuetan (IZAN loturazko aditzarekin batez ere). Orduan, ohiturak ez datoz bat. Batzuen oharmenean, NOLA galderari erantzuten dio esaldiak: Semea aita bezala da. Gu bezalaxe dira animaliak. Kartzela horrelaxe da egunero, txo! Aizan, mundua den bezala ikusten al dun? Zer egingo dugu, ba; horrela da bizitza! Ager zaitez zaren bezala. Beste batzuen oharmenean, berriz, NOLAKO galderari erantzuten dio: Semea aita bezalakoa da. Gu bezalakoxeak dira animaliak. Kartzela horrelakoxea da egunero, txo! Aizan, mundua den bezalakoa ikusten al dun? Zer egingo dugu, ba; horrelakoa da bizitza! Ager zaitez zaren bezalakoa. Bi moldeak dira egokiak.

Aditz-izenez osatutako predikatuetan (-t(z)ea moldean eratutakoetan, alegia), hala ere, bezala da aukera bakarra, halakoetan NOLA/ZER adierazi nahi baita, ez NOLAKO:

Bertso-paperak biltzea ehizara ateratzea bezala da.

Ez adieraztea ez jakitea bezala da.

Hori gezurra esatea bezala da.

Liburua idaztea barruak hustea bezala da.

 

BEZALAKO eta adibideak. Kalko desegokia da bezalako konparazio-hitza erabiltzea zerbaiten adibide bat edo batzuk aipatzean. Konparazio-zentzurik izanez gero, egokia da bezalako, baina bestela ez. Kasuaren arabera, honelako antolatzaileak erabil daitezke: esate baterako, esaterako, besteak beste, hala nola, eta beste asko... ( bezala)

?Ezagunak ditugun Anari eta Niko Etxart bezalako abeslariak elkartu ziren (> Ezagunak ditugun abeslariak elkartu ziren: Anari, Niko Etxart eta beste asko. / (...): Anari eta Niko Etxart, esaterako).

?Venezia eta Genova bezalako hiriak Asiarekin eta Afrika iparraldearekin eginiko merkataritzagune bilakatu ziren (> Venezia eta Genova hiriak, esaterako, Asiarekin eta Afrika iparraldearekin eginiko merkataritzagune bilakatu ziren).

?Hil ondoren ere, haren omenezko zenbait erakusketa egin ziren Bilbo, Baiona, Paris eta Bartzelona bezalako/moduko hirietan (> Hil ondoren ere, haren omenezko erakusketak egin ziren zenbait hiritan; besteak beste, Bilbon, Baionan, Parisen eta Bartzelonan / Hil ondoren ere, haren omenezko erakusketak egin ziren zenbait hiritan, hala nola Bilbo(n), Baiona(n), Paris(en) eta Bartzelona(n) / Hil ondoren ere, haren omenezko erakusketak egin ziren zenbait hiritan: Bilbo(n), Baiona(n), Paris(en), Bartzelona(n) eta beste(tan)).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (383.-385).

— “Berdintasuna adieraztea: bezala/bezalakoa (zaren bezala maite zaitut)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Berdintasuna adieraztea: bezala (hori gezurra esatea bezala da / *gezurra esatea bezalakoa da)”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (55).

GARZIA, Juan (2005). Kalko okerrak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (74).

EHUko Euskara Institutua (2012). "Bezalako ustela", Kalkoen Behatokia.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper