besterik ez (baino ez, baizik ez), salbuespena adierazi nahi denean

besterik ez (baino ez, baizik ez), salbuespena adierazi nahi denean

Euskaltzaindiak ez du berariazko araurik eman kontu honetaz, baina besterik ez alde batetik doa eta baino ez eta baizik ez beste batetik, ez baitute berdin jokatzen.

 

NUMERO-KOMUNZTADURA. Besterik ez erabiltzean, aditz-komunztadura singularrean egiten da: Eskolako liburuak besterik ez dut ekarri (*Eskolako liburuak besterik ez ditut ekarri); izan ere, aditzak besterikekin egiten du komunztadura (bera baita aditzaren objektua), eta ez haren ezkerreko sintagmarekin: Ez zegoen bakar batzuk besterik (*Ez zeuden bakar batzuk besterik).

Bada salbuespenik, ordea:

  • IZAN aditzarekin, (atribuzio-perpausetan ( atribuzio-perpausa: mugagabea eta mugatua)) besterik predikatu osagarriaren parte da, eta aditzak subjektuarekin komunztatzen du: subjektua plurala denean, aditza pluralean jartzen da. Adibidez [EH]: Lurreko atsegin, poz eta gozagai guztiak aldi batekoak besterik ez dira. Mea mota guztiak atomoen bilduma besterik ez dira.
  • Inpertsonaletan: Hasi besterik ez dira egin indusketak, baina dagoeneko hainbat aztarna aurkitu dute.

Beste biek (baino ez, baizik ez) singularreko nahiz pluraleko komunztadura onartzen dute. Liburuak baino/baizik ez ditut ekarri.

 

PERTSONA-KOMUNZTADURA. Hirugarren pertsona erabiltzen da. Zu baizik/besterik/baino ez dut maite (*Zu baizik/besterik/baino ez zaitut maite). Mezu bera emateko, euskarak badu beste egitura bat zalantzarik ez duena: Ez dut INOR maite zu baizik. Ez dut BESTE INOR maite zu baizik. Ez dut BESTE EZER erosi liburuak baizik.

Aipatu beharrekoa da besterikek duen muga bat: aurreko izena nahitaez absolutiboan (NOR kasuan) behar du; beste kasu batean badago, baino eta baizik baliatu behar dira, horiek kasu guztiak onartzen baitituzte. Zurekin baino/baizik ez du nahi (*Zurekin besterik ez du nahi). Egokiak dira, noski, beste hauek: Zurekin bakarrik nahi du. Zurekin beste inorekin ez du nahi.

Absolutiboaz gainerako kasuekin beste- erroaren aukera balia daiteke hemen ere: <X + beste + (inor/ezer)> egitura, hain zuzen, bi sintagmak kasu berean direla: Zuk bestek ez dit esan. Gertaturikoa ez diot zuri beste inori esango. Asteburuetan ez omen zara mendira beste inora joaten.

 

PARTIZIPIOA vs ADITZ-IZENA. Zuzenak dira forma hauek guztiak:

- Irakurri besterik/baino (baizik) ez duzu.

- Irakurtzea besterik/baino (baizik) ez duzu.

- Irakurri besterik/baino (baizik) ez duzu egin behar.

- Irakurtzea besterik/baino (baizik) ez duzu egin behar.

Tradizioan, partizipio-moldea (irakurri) aditz-izena (irakurtzea) baino sarriago erabili da; eta besterik sarriago bainoren aldean.

Nolabaiteko agindu-nahikundea edo adierazten dute forma horiek. Badu euskarak ahozko moldean sarri erabiltzen den beste esapide-modu bat besterik erabili gabe horietan esaten dena adierazteko: <-t(z)ea aditz-izena + ukan/eduki> perifrasi-multzoa.

(Irakurri/irakurtzea besterik ez duzu) = Irakurtzea daukazu/duzu.

([...] lehenago utzi/uztea besterik ez zeukan) = ‘Senarra txarra atera zaio; lehenago uztea zeukan’.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1994). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak IV (EGLU IV). Bilbo: Euskaltzaindia (216-219).

—(1987). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (471).

— “Kuantifikazioa adieraztea: besterik ez (komunztadura: ariketak besterik ez dut egin / besterik ez ditut egin)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Kuantifikazioa adieraztea: Komunztadura (besterik ez, baino ez, baizik ez) (dut/ditut)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Kuantifikazioa adieraztea: besterik ez / baino ez (irakurri/irakurtzea besterik ez duzu)”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (97-98).

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "Besterik", Ehulkuren aholku guztiak.

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Bilbo: UPV/EHU (50-52).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper