-t(z)ean, -t(z)erakoan (-takoan)

-t(z)ean, -t(z)erakoan (-takoan)

Aditz-izenezko -t(z)ean eta -t(z)erakoan egiturek denbora-aldiberekotasuna adierazten dute (aldiberekotasuna = denbora berean gertatzen dira mendeko perpauseko gertakaria eta perpaus nagusikoa). Denbora berean gertatze horretan, ordea, ñabardurek zeresana dute: izan daiteke gertakariaren hasierako unean izatea aldiberekotasuna; izan daiteke gauzatzen ari den une guztian izatea, edo izan daiteke amaierako unean izatea.

- Gertakariaren hasierako uneari baldin badagokio aldiberekotasuna (‘zerbaiti ekitean’ edota ‘hasteko unean / hastera doan unean’ gertatuari, alegia), -t(z)erakoan darabilte euskaldun askok (beti da zilegi -t(z)ean testuinguru horretan ere): Jangelatik irteterakoan (irtetean), atea ezin aurkiturik ibili da. Oheratzerakoan (oheratzean) kontuz ibiltzen da.

- Ekintza batek dirauen bitarteko aldiberekotasuna adierazi nahi denean, -t(z)ean da erabiltzekoa (testuinguru horretan gero eta gehiago dira -t(z)erakoan ere erabiltzen duten hiztunak): Hitz egitean (hitz egiterakoan), eskuak gora eta behera mugitzen zituen. Zer ikasi duzu aldizkaria egitean (egiterakoan)?

- Aldiberekotasunaren amaiera, -t(z)ean bidez ez ezik, -takoan moldearen bidez ere eman daiteke: Filma amaitzean (amaitutakoan), kalera irten ginen. Alferrik da damutzea denbora joatean (joandakoan).

Laburbilduz: -t(z)ean moldea une guztietan da zilegi; beste moldeek esparru jakinagoa dute. Gaur egun, -t(z)erakoan formaren aldeko gehiegizko lerratzea sumatzen da.

Azken oharrak:

1. Denbora-balioan -t(z)ean/-t(z)erakoan baliokide izan balitezke ere, -t(z)erakoanek ez du tokirik ZERTAN balioan: *Bakoitzari berea ematerakoan (> ematean) datza justizia. *Hutsik ez egiterakoan (> egitean) dago garaipenaren erdia.

2. Kalko desegokia da <-t(z)erako X-an> erabiltzea (es) ‘a la hora de’ / (fr) ‘au moment où’, ‘à l’heure de’ erdal egituraren ordain gisa: *egiterako orduan, *pentsatzerako orduan... (> egitean, egiteko orduan; pentsatzean, pentsatzeko orduan).

*Haserre handiak izaten dira notak jasotzerako garaian (> jasotzean, jasotzeko garaian).

*Norbaiti errieta egiterako orduan (> errieta egitean, errieta egiteko orduan).

( -t(z)eko/-t(z)erako)

3. -t(z)ean eta -t(z)erakoan atzizkien ondoan, -t(z)ekoan ere badago (bazkaltzekoan, otoitzekoan...). Baina adiera aldetik ez dira berdinak. -t(z)ekoanek ez du aldiberekotasuna adierazten, baizik ekintzaren unea, noiz: bazkaltzeko garaian.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2011). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VII (EGLU VII). Bilbo: Euskaltzaindia (36-40).

— “Denbora adieraztea: -tzean/-tzerakoan (egitean/egiterakoan, jaikitzean/jaikitzerakoan)”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (71-72).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper