aposizioa eta komunztadura

aposizioa eta komunztadura

Elkarren ondoan doazen bi izen edo izen-sintagmak osaturiko unitate sintaktikoa da aposizioa. Adibidez, Anboto mendia, izeba Alaitz, askatasun kontzeptua, X izpiak.

- Aposizioa izen-sintagmaren barneko izenen artean egiten denean, kasu-marka sintagmaren amaieran doa —izen-sintagma bakarra da[109. araua]:

{Ebro ibai}ak

{Anjel Lertxundi idazle}ari...

{Edurne Mendiluze Unibertsitateko errektoreorde}ak aurkeztu du txostena.

{Unibertsitateko errektoreorde Edurne Mendiluze}k aurkeztu du txostena.

{Unibertsitateko *errektoreordea Edurne Mendiluze}k aurkeztu du txostena.

{Nire matematika-irakasle Fermin Garro}ri ez diote eman lanpostua.

Hala ere, mugatzailea izenaren beraren osagai duten izen bereziek —Antso Azkarra edo Pernando Amezketarra bezalakoek, alegia— gorde egiten dute hura aposizioan ere: Antso Azkarra errege ausartari (*Antso Azkar errege ausartari) ( zenbaki erromatarrak). Berdin gertatzen da Bizkaia probintzia gisakoetan ere (*Bizkai probintzia). Hala ere, Bizkai berdea eta Bizkai osoa dira, aposiziorik ez dagoenez. ( izen berezi artikuludunak eta a itsatsidunak)

- Aposizioa bi izen-sintagmak egiten dutenean, biek daramate kasu-marka:

{Edurne Mendiluze}k, {Unibertsitateko errektoreorde}ak, urteko txostena aurkeztu du.

{Unibertsitateko errektoreorde}ak, Edurne Mendiluze}k, urteko txostena aurkeztu du.

{Nire matematika-irakasle}ari, {Fermin Garro}ri, ez diote eman lanpostua.

Saihestekoak dira desbideratzeok:

{Edurne Mendiluze}, {Unibertsitateko errektoreorde}ak, urteko txostena aurkeztu du.

{Unibertsitateko errektoreorde}ak, Edurne Mendiluze}, urteko txostena aurkeztu du.

 

APOSIZIOA ETA GALDEGAIA. Aposizioa bi sintagmatan egiten den kasuan, sintaktikoki ez da egokia bigarrenak galdegaiaren tokia hartzea, etena eragiten baitu galdegaiak eta aditzak osatzen duten intonazio-segidan. Hala gertatzen denean, estilo-liburu gehienen ustez, hobe da beste irtenbide bat hautatzea, hala nola (→ eranskinak/glosarioa (aposizioa)):

- Sintagma bakarreko aposizioa egitea:

Urteko txostena {Edurne Mendiluze Unibertsitateko errektoreorde}ak aurkeztu du.

Urteko txostena {Unibertsitateko errektoreorde Edurne Mendiluze}k aurkeztu du.

- Aposizioa atzera eramatea:

Urteko txostena {Edurne Mendiluze}k aurkeztu du, {Unibertsitateko errektoreorde}ak.

Urteko txostena {Unibertsitateko errektoreorde}ak aurkeztu du, {Edurne Mendiluze}k.

?Gizon bat, antzinako arropa dotorez jantzia, ikusi nuen geltokian (> Gizon bat ikusi nuen geltokian, antzinako arropa dotorez jantzia).

?Datorren urtean Siziliara, amaren sorterrira, joango gara (> Datorren urtean, Siziliara joango gara, amaren sorterrira).

- Marra luzeez edo parentesiez baliatzea (→ eranskinak/puntuazio-markak):

?Gizon bat, antzinako arropa dotorez jantzia, ikusi nuen geltokian (> Gizon bat —antzinako arropa dotorez jantzia— ikusi nuen geltokian).

?Datorren urtean Siziliara, amaren sorterrira, joango gara (> Datorren urtean, Siziliara —amaren sorterrira— joango gara).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Aposizioak: Axularrek, nafar idazle finak / *Axularrek, nafar idazle fina”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Aposizioak: ziurtagirietan”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (195-196).

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "Aposizioa", Ehulkuren aholku guztiak.

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal Estilo Libururantz. Bilbo: UPV/EHU (217-222).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper