Bai ‘etxean sartu’, bai ‘etxera sartu’, bi moldeak dira zuzenak. Euskalki guztietan erabili izan dira; batez ere, ‘-n sartu’ egitura. Elizan sartzean. Ohean sartu. Barrura sartu eta atea itxi zuen. Zerbait buruan sartzen zaizunean. Apaiza atzitu zuten eta kartzelara sartu. Hedaduraz, ‘etxerantz/etxeraino sartu’ moldeak ere zuzenak dira: Masailez, begiez eta kidekoez mintzatuz, gorputz barrurantz sartua. Hezur muinetaraino sartua dugun ustea. [EH]
EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: sartu (etxean sartu / etxera sartu)”, Jagonet galde-erantzunak.