orduak nola esan

orduak nola esan

Puntu hauetara bil daiteke araua [35. araua]:

1. Ordu bata (da), ordu biak (dira), hirurak, laurak, bostak, seiak, zazpiak, etab. (*seirak, *zazpirak, *zortzirak, *lauak...). Ordu hitzaren ordez oren ere erabil daiteke (Ipar.): oren bata, bi orenak / biak, hirurak, etab.; eta honela deklinatu: ordu batean, bietan / ordu bietan / bi orenetan, hiruretan, seietan, etab. (*zortziretan, *hiruetan...> zortzietan, hiruretan...). ( zenbaki kardinalak; lau (4) eta hiru (3) zenbakiak)

2. Erdiak ematean, t´erdi idazkera ez, baizik eta erdi forma osoa hobetsi da batasunerako: ordu bat eta erdiak, ordu bi eta erdiak, ordu bat eta erdietan... Gauza bera oren hitzarekin. (*ordu bat erdiak, *bost erdietan, *bortz orenak erdietan...). Ahoskerari dagokionez, bakoitzak bere euskalkiko ohitura gordeko du.

3. Laurdenak adierazteko: ordu bat eta laurdenak, oren/ordu bata eta laurden, hirurak eta laurden, hiru eta laurdenak, hirurak eta laurdenetan, hiru eta laurdenetan, bostak laurden gutxi(ago)(tan), etab.

4. Minutuak: hamarrak hamar gutxi(ago), hamarrak hamar gutxi(ago)tan, seiak eta bostean, laurak eta hogeian, etab. (*seiak eta hamarretan > seiak eta hamarrean; *06:10etan > 06:10ean; *15:30etan... > 15:30ean...).

5. Zifretan ematean, nazioarteko konbentzioari jarraituz, bai orduetan bai minutuetan, bina zifra erabiliko dira beti (00:12, 12:10, 09:25, etab.), eta deklinatzen direnean, orduei plurala erantsiko zaie, eta minutuei singular-marka, dagozkien lotura-bokalekin: 15:00etan, 15:03an, 15:04an, 15:30ean, etab.

Irakurtzean, hala ere, hobe da honela: hiruretan, hirurak eta hiruan, etab. Erabilera formaletan ontzat ematen dira, dena den, hamabostak eta bostean, hamabostak eta hamabostean, etab.

6. Egitarau, kartel eta horrelakoetan ez da eragozpenik erdiko bidea hartzeko: arratsaldeko 5etan, goizeko 11,30etan, iluntzeko 8etatik 11k arte, arratsaldeko 3etatik gaueko 12ak arte, etab. (*arratsaldeko 3retatik; honela ulertuta: antzinako 3/hiru(r) + -etatik). ( lau (4) eta hiru (3) zenbakiak)

 

Arauak ez ditu jasotzen beste hainbat xehetasun, baina badira jarraibide nagusi batzuk tradizioan:

Orduak galdetzeko moduak: Zer ordu da/dira? Biak erabili izan dira, baina lehena usuago.

Orduak esateko moduak: Bostak jo dute/dituzte? Biak erabili izan dira, baina lehena usuago. Dena dela, badira orduak esateko beste era batzuk ere: Arratsaldeko bostek jo zuten. Azkaineko elizan hamar orenek jo berri zuten. Jo zuenean Jainkoaren orenak. Goizeko seiak jo ditu erlojuak. (EH)

 

08:00 / 20:00 *zortzirak, *zotziretan zortziak, zortzietan
03:00 / 15:00 *hiruak, *hiruetan hirurak, hiruretan
04:00 / 16:00 *lauak, *lauetan laurak, lauretan
05:30ean / 17:30ean *bost t´erdietan bost eta erdietan
05:10ean / 17:10ean *bostak eta hamarretan bostak eta hamarrean

 

Irakurketa batzuk:

00:30 = gauerdiko/gaueko hamabi eta erdiak

00:30ean = gauerdiko/gaueko hamabi eta erdietan

01:00 = goiz(ald)eko ordu bata da (mendebaldean: ordu batak dira)

01:00e(t)an (arauak ez du zehazten sing./plur.) = goiz(ald)eko ordu batean

01:01 = goizeko ordu bata eta (minutu) bat dira

01:01ean = goiz(ald)eko ordu bata eta batean

01:02 = goizeko ordu bata eta bi (minutu) dira

01:02an = goiz(ald)eko ordu bata eta bian

 

- Sei eta erdiak forma osoa hobetsi da orduak emateko; baita kilo eta erdiko patata eta gisako esapideak ere. ( agur t'erdi)

- Ordu bata eta hamar da/dira; ordu bat eta erdiak dira/da moldeei zein komunztadura hobetsi erabakitzerakoan, badirudi ordu bat eta erdiak den neurrian, hau da, plural-marka ezartzen zaion neurrian, dira izango litzatekeela hobestekoa, baina onena bakoitzaren euskalkiko erabilera gordetzea izan daiteke.

- Kontuan hartu behar da hiruretan hitzeko bigarren r letra (eta lauretan hitzekoa) zenbakiaren izenei dagokiela (behinolako hirur eta laur izenei), ez atzizkiari. ( lau (4) eta hiru (3) zenbakiak)

- Irakurketa batzuk:

00:30 = gauerdiko/gaueko hamabi eta erdiak

00:30ean = gauerdiko/gaueko hamabi eta erdietan

01:00 = goiz(ald)eko ordu bata da (mendebaldean: ordu batak dira)

01:00e(t)an (arauak ez du zehazten sing./plur.) = goiz(ald)eko ordu batean

01:01 = goizeko ordu bata eta (minutu) bat dira

01:01ean = goiz(ald)eko ordu bata eta batean

01:02 = goizeko ordu bata eta bi (minutu) dira

01:02an = goiz(ald)eko ordu bata eta bian

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (122-124).

— “Orduak adieraztea: deklinabidea (03:00etan, 04:00etan, 13:00etan)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Orduak adieraztea: komunztadura (eta erdiak / *eta erdia)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Orduak adieraztea: eta erdi / ?t’erdi”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Orduak adieraztea: komunztadura (eta erdiak / *eta erdia)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Orduak adieraztea: laurden (hirurak eta laurden / hirurak eta laurdenak)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Orduak adieraztea: orduak irakurtzea (00:30, 01:00, 01:01 eta 01:02)”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper