marka-izenen deklinabidea

marka-izenen deklinabidea

Marka-izenek (eta modeloek) ez dute artikulurik hartzen, izen berezi diren aldetik: Ducados erretzeari utzi, eta Winston erretzen hasi da. Remelluri bezain ardo ona da Cañas. Cola Cao hartzen du goizetan. Mégane berria baxuagoa da Focus berria baino... ( izen bereziak: adierazpen izendatzaileen deklinabidea (leku-izen edo pertsona-izen ez diren izen bereziak))

 

Hala ere, batzuetan, morfosintaktikoki izen arrunt gisa jokatzen dute. Deklinatze-ondorioetarako, izen arruntak dira: izen arrunt gisa deklinatzen dira. Halaxe gertatzen da, adibidez, marka erabiltzen denean marka horren produktu bat izendatzeko [183. araua, «Adierazpen izendatzaileen deklinabidea»]: Ez du Fariasik erretzen, Montecristoak bakarrik baizik. Seat Leon beltzaren eta Opel Astra zuriaren artean utzi dut neure Golfa. Nire Fiatak 150.000 kilometro baino gehiago ditu.

 

Erabileraren poderioz, marka-izen batzuk guztiz arrunt bihur daitezke: kolakao beroa, hiru kokakola...; baina testu formaletan Cola Cao beroa, hiru Coca Cola... idatzi behar dira; grafia-aldaketarik gabe, alegia. Generiko bihurtzen direnek, hala nola aspirina edo errimel, grafia-aldaketak izaten dituzte, eta, izen arrunt bilakatuak direnez, hiztegietan agertzen dira: Eska ezazu aspirina bat.

 

Gehiago jakiteko

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (124).

MUJIKA, Alfontso (2008). Letra larriak erabiltzeko irizpideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (42).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper