letra larria (maiuskula) noiz

letra larria (maiuskula) noiz

Bi dokumentu hauetan oinarritzen dira hemen esanak: Euskaltzaindiaren Letra larrien erabilera euskaraz izeneko 1990-XI-30eko gomendioan (Euskera 35, 85.-87. or. (1991, 1)) eta Hezkuntza Saileko EIMAren estilo-liburuko Letra larriak erabiltzeko irizpideak liburukian. Horien iritziz, kasu hauetan idazten da hitzaren lehen letra maiuskulaz:

a) Kokatze-funtzio hauetan:

1. Edozein idatziren hasieran.

2. Puntuaren ondoren.

3. Galde- edo harridura-markaren ondoren.

4. Etenpuntuen ondoren.

 

b) Nabarmentze-funtzio hauetan:

1. Izen bereziak idazteko, izengoitiak barne.

1.1. Pertsona- (eta pertsonaia-) izenak eta baita animalienak ere: Mikel Agirre, Atxaga, Dolly ardia...

1.2. Leku-izenak: herri, herrialde, kale, baserri, probintzia, nazio, estatu, kontinente, uharte...

1.3. Egoitza, erakunde, dinastia, alderdi, sindikatu, batzorde, dekretu, ibilgailu, produktu eta abarren izen bereziak: Ajuriaenea, Elhuyar Fundazioa, Donostiako Udala, Euskal Herriko Unibertsitatea, Ertzaintza, Grimaldi, Alderdi Komunista, Euskararen Aholku Batzordea, Atzerritarren Legea, Apolo 11, Getariako Txakolina...

Erakundeen izendapenaren parte diren izen arruntak letra maiuskulaz hasita idazten dira, baina ez hortik kanpo: Donostiako Udala, baina Gipuzkoako udaletan; Euskal Herriko Unibertsitatea, baina Euskal Herriko unibertsitateetan, etab. Berdin era honetakoetan: Filosofiako Fakultatea, baina gure fakultatean...

1.4. Jaiegunak eta entzute handiko egunak: Eguberri, Aste Santua, Maiatzaren Lehena, Aberri Eguna...

1.5. Izen mitologikoak eta erlijiosoak: Venus, Osiris, Bako, Olentzero...; Ala/Allah, Buda, Zaratustra/Zoroastro, Jahveh, Jehova, Jesu Kristo...

1.6. Astro guztien izenak, leku-izenak baitira: Lurra, Marte, Eguzkia, Saturno, Artizarra, Sirius, Andromeda...

1.7. Ikasketa eta ikasgaien izenak eta ikasliburuen izenburuak: Filologia, Literatura, Informatika... (hortaz, Euskal Filologiako irakasle, baina euskal filologian prestakuntza berezia du).

1.8. Liburu, aldizkari, tesi, film, kanta, pintura, eskultura eta gisakoen izenburuak. Izenburuok denak letra etzanez ematen dira ( letra etzana noiz): Gorde nazazu lurpean; Zergatik, panpox; Historia de la literatura vasca; Diktadore handia; Haizearen orrazia.

Hainbat liburukiz osatutako liburu-bildumen izenburuetako hitz nagusi guztiak ematen dira maiuskulaz (alegia, juntagailuak eta postposizioak izan ezik, beste guztiak): Euskal Gramatika. Lehen Urratsak-VI liburukia.

Berdin jokatzen da aldizkari eta egunkarien izenekin: The New York Times egunkaria, Elhuyar Zientzia eta Teknika hilabetekaria.

1.9. Sarien izenak: Nobel saria, Argia saria... (saria hitza letra xehez)

1.10. Santuen izenak: Santa Katalina, San Andres...

1.11. Izenaren aurretik jartzen diren titulu- edo duintasun-hitzak: On Joxe Migel Barandiaran, Musde Irigarai, Aita Donostia. ( tituluak eta kidekoak)

2. Siglak eta zenbaki erromatarrak idazteko ( siglak; zenbaki erromatarrak): DBH, AEB, EHU...; Axularren Geroren III. kapituluan.

3. Bi punturen ondoren, aipamena egiten bada: Artzek honako hau idatzi zuen: «Hizkuntza bat ez da galtzen...». ( bi puntuen ondorengo idazkera)

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper