lau (4) eta hiru (3) zenbakiak

lau (4) eta hiru (3) zenbakiak

Izenak direnean, hau da, zenbakiak adierazteko erabiltzen direnean, bokalez bukatzen den beste edozein izen bezala deklinatzen dira hiru eta lau hitzak ( zenbaki kardinalak):

SINGULARRA: Biaren eta lauaren artean hirua sartu behar da.

PLURALA: Gure alabak oso ondo marrazten ditu hiruak (*hirurak), lauak (*laurak) eta zazpiak, baina gainerako zenbakiak ez.

MUGAGABEA: Zein hiruren/lauren azpian jarri behar dut marra?

 

Diptongoz bukatzen den lau zenbakia bokalez amaitutako hitzak bezala deklinatzen da; beraz, -e- gabe doa singularreko kasu hauetan: lauan, lautik, laura... (*lauean, *lauetik, *lauera...). *Maiatzaren lauean bukatu zen izena emateko epea (> Maiatzaren lauan bukatu zen izena emateko epea). Araua hamalau, hogeita lau eta segidako guztietan mantentzen da: *Ekainaren hamalauean (> Ekainaren hamalauan). ( diptongoz (-ai, -ei, -oi, -au, -eu) bukatzen diren izenen deklinabidea)

 

• Askotan, baina, ez dute izen-funtzioa, izenordainarena baizik. Adibidez: Uztailaren lauan (edo hiruan) jaio zen (“laugarren egunean” = “lauan”). Laua (edo hirua) libre dago (“laugarren gela” = “laua”). Atzo, lau (edo hiru) ikasle etorri ziren, eta laurak (edo hirurak) neskak ziren (“lau ikasleak” = “laurak”). Mireia lauretan (hiruretan) etorriko da (“lau orenetan” = “lauretan”).

Halakoetan, -r- gehituta deklinatu behar dira pluralean (ikus kasu guztiak hurrengo koadroan). Adibideak: Arratsaldeko hirurak/laurak dira (*hiruak, *lauak dira). *Hiruak/Lauak eta hogeian etorri da (> Hirurak/Laurak eta hogeian etorri da). Lau aldiz egon naiz Anderrekin, eta lauretan ukatu dit kontu hori (*lauetan ukatu dit). Baina -r- atxikitze hori hiru eta lau zenbakiei bakarrik dagokie, eta ez hamahiru/hamalau, hogeita hiru / hogeita lau eta kidekoei: *Muga hamahiruretatik hogeita lauretara itxita egongo da (> hamahiruetatik hogeita lauetara). Izan ere, kontuan hartu behar da hiruretan eta lauretan hitzetako r letra zenbakiaren izenari dagokiola; behinolako hirur eta laur izenei, alegia. ( orduak nola esan)

 

Hiru eta lau izenordainen plurala
hirurak laurak
hirurek laurek
hirurei laurei
hiruretan lauretan
hiruretako lauretako
hiruretatik lauretatik
hiruretara lauretara
hiruren lauren
hirurekin laurekin
hirurentzat laurentzat
hirurez laurez

Oharra: badu beste berezitasun bat lau hitzaren deklinabideak. Diptongoz bukatzen da lau, eta silababakarra da. Euskaltzaindiak esana du (29. araua) diptongoz bukatzen diren hitzak bokalez amaitutako hitzak bezala deklinatzen direla, baina, silababakarrak badira, instrumentaleko mugagabean kontsonantez amaitutako hitzak balira bezala deklinatzekoak direla: deiez egon (*deiz), edozein gaiez mintzatu (*gaiz). Hala ere, lau hitza salbuespena da, eta ez du hori betetzen. Adibidez: Lauz biderkatu (*Lauez). ( diptongoz (-ai, -ei, -oi, -au, -eu) bukatzen diren izenen deklinabidea)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Orduak adieraztea: deklinabidea (03:00etan, 04:00etan, 13:00etan)”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper