-(e)lako/bait-

-(e)lako/bait-

Ez dute balio bera kausazko bi menderagailuok. Hiztunak kausaren ondorio/eragile erlazioaren aurrean hartzen duen jarreraren araberakoa izaten da kausazko perpausa ere: kausal betea ala azalpenezko kausala.

a) Kausal beteak, batez ere, -(e)lako atzizkiaren bidez osatzen dira eta perpaus nagusiko osagai dira, eta gehienetan galdegai dira (hau da, ZERGATIK galderari erantzuten diote zuzenean). Kausa zuzenaz gainera, motiboa, arrazoia eta holakoak adierazten dira, betiere ondorio bat eragiten dutenak. Hiztunak gauzak nola gertatu bide diren esaten digu. Lotura-morfema gisa, -(e)lako menderagailuaz gainera, zeren... bait-/zeren... -(e)n ere erabiltzen dira ( zeren (eta))). Adibideak: Trafiko handia zegoelako iritsi zen berandu lanera. Ospitalera joan nintzen eri nintzelako / zeren eri bainintzen. Eskerrak ematen dizkizut gonbidatu nauzulako.

b) Azalpenezkoetan, baieztapen bat oinarritzeko, esplikatzeko erabiltzen du perpaus kausala hiztunak; hala, bere gain hartzen du azalpenaren erantzukizuna. Menderagailu bat baino gehiago baliatzen ditu horretarako euskarak: bait-, -eta, zeren... (bait-/-(e)n), -(e)nez gero, nola... bait-/-(e)n. Adibideak: Berandu iritsi zen lanera, trafiko handia zegoen eta/baitzegoen/zegoenez gero. Egon lasai, neuk lagunduko dizut eta/baitizut/dizudanez gero...

Erabileran, askotan, -elakok azalpenezkoei alorra jaten die desegoki. Azalpena edo esplikazioa baldin bada esatekoa, askoz naturalago sentitzen dira bait- aurrizkiaz, eta enklitikoaz edo zeren... (bait-) moduko esapideez osatutako perpausak:

Zeozer apurtu da, lurrean kristal-zatiak {?daudelako / baitaude / daude eta}.

Horixe da egia, neuk ikusi {?dudalako / baitut/dut eta}.

Ezetza jaso du, zeren kopetilun {dator/baitator/?datorrelako}.

Zoaz pikutara, asper-asper eginda {naukazu eta / ?naukazulako}.

Oso nekaturik {nagoenez gero / ?nagoelako}, ez naiz neure buruaren jabe.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (2005). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak VI (EGLU VI). Bilbo: Euskaltzaindia (159 eta hur.).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper