Kristoren esapidea izenlaguna denez, eskuinean beti izena eduki behar du. Kristoren haserrea dauka. Tabako horrek kristoren buruko mina eragin zidan. [EH]
Horregatik, honako hauek, izenarekin ez doazenez, ez dira zuzenak: *kristo(re)n polita (polita adjektiboa da, ez izena; ordain egokia: oso, txit, zeharo, arras, hagitz... polita), *kristo(re)n interesantea (interesantea adjektiboa da). *kriston ondo edo *kriston gaizki ere ez dira zuzenak (ondo eta gaizki adberbioak dira, ez izenak).