alegia + -(e)la?

alegia + -(e)la?

Alegia diskurtso-markatzailea -(e)la menderagailuarekin zein hura gabe erabiltzen da: Argiaren zalea da, alegia, ez duela beste zuhaitzen itzalik nahi. Gauza bat da arrantza, astoarena, alegia, eta bestea arrantza, itsaso-erreketako arrainena. [EH]

 

Birformulatzaileen sailekoa da, hau da bezala. Batzuetan, aurreragoko atal batean adierazitakoa argitzeko edo osatzeko erabiltzen da: Eskutitz-sail bat zen, karta-sail bat, alegia. Beste batzuetan, azaldu nahi denari sarrera emateko: Zera adierazi dio, alegia, ez dadila hemendik aurrera bere andregaiarekin joan.

 

Puntuazio-arazoak sortzen ditu sarri. Zenbaitetan koma soil bat jartzea aski bada ere (esaterako: Eskutitz-sail bat zen, karta-sail bat, alegia), beste zenbaitetan, estilo-liburu gehienen ustez, egokiago izan liteke puntuazio zorrotzagoa erabiltzea (puntu eta koma; bi puntu; puntua). Adibidez: Justiziaren sinboloa, balantza alegia, ezin ordezka liteke beste edozein gauzakiz; orga batez, adibidez > Justiziaren sinboloa —balantza, alegia— ezin ordezka liteke beste edozein gauzakiz; orga batez, adibidez. Besterik gabe idatzi nuen, ez zidan lan handirik eman alegia > Besterik gabe idatzi nuen; ez zidan lan handirik eman, alegia / Besterik gabe idatzi nuen. Ez zidan lan handirik eman, alegia.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Birformulazioa: alegia ”, Jagonet galde-erantzunak.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (26-27).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper