-ki

-ki

Euskaltzaindiaren Hiztegian ugari dira -ki atzizkiarekin eraturiko hitzak; izenak edo moduzko aditzondoak, gehienak.

Izenetan, salbuespenak kenduta, sail hauek egin daitezke:

Izenei erantsita

  • Oinarria animalia baten izena edo animalia baten zati baten izena bada, -ki erantsita janaria adierazten duten izenak sortzen dira: bildoski, ardiki, ahunzki, ahateki, eperki, txerriki, odolki, tripaki, saiheski...
  • Oinarria izen bizigabea bada, oro har, izenak adierazten duenaz egindako jakia eta, izena lekua denean, leku horretatik hartutako jakia adierazten duten izen bizigabeak sortzen dira: gozoki, izozki, oreki, barazki, itsaski, esneki...
  • Oinarria izen bizigabea bada baina jatekoa ez bada, material horretatik ateratakoa edo egindakoa adierazten du, hau da, izenak adierazten duen ‘klase horretako bat’ adierazten duten izenak sortzen dira: kalamuki, koipeki, lizarki, gorostiki, gisuki, beiraki, kristalki, kareki, liburuki, gauzaki...; eta hedaduraz: adizki, izenki, aurrizki, artizki, atzizki, hondarki... Baita zenbatzaileei erantsita ere: biki, hiruki, lauki, zazpiki.
  • Oinarria izen biziduna bada, ‘klase horretako bat’ adierazten duten izen bizidunak sortzen dira: emazteki, gizaki, abadeki, umeki, handiki.

Aditzoinei erantsita

  • Tresna, lanabesa edo baliabidea adierazten duten izenak edo aditzaren ekintzaren objektua adierazten duten izenak sortzen dira: beroki, estalki, tapaki, janzki, iragazki, isurki, jaki, inprimaki, aldaki...

 

Adberbioetan, moduzkoak eratzeko erabiltzen da: bereziki, hobeki, ederki, berriki, poliki, gaizki, biziki, espresuki, gizonki... Badira hainbat, gaur egun sarri erabili arren Euskaltzaindiaren Hiztegian agertu ere egiten ez direnak (ia edozein adjektibok onartzen baitu -ki atzizkia). Halakoetan, kontuan izan behar da batzuetan badirela bestelako aukera batzuk ere, eta egokiagoak zenbaitetan: legalki (> legez), teorikoki (> teorian), ekonomikoki (> ekonomian), (nik) pertsonalki (> nik neuk), tradizionalki (> tradizioz)...

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1994). LEF batzordea, “Eratorpenaz: -ki”, Euskera 39, 3: 1049-1050.

PETRIRENA, Patxi (2011). Morfosintaxiaren inguruko zalantzak eta argibideak. Gasteiz: Ikasmaterialen Aholku Batzordea (EIMA)-Eusko Jaurlaritza (175-176).

ALBERDI, Xabier, SARASOLA, Ibon (2001). Euskal estilo libururantz. Bilbo: UPV/EHU (319).

BERRIA (2006). Estilo-liburua. Donostia: Berria (236).

VILLASANTE, Luis (1974). Palabras vascas compuestas y derivadas. Oñate: EFA (96-101).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper