Kamara hitza baztertzekoa da. Aukerak kamera eta ganbera dira.
Kamera: Zinema-, fotografia- edo telebista-irudiak hartzeko tresna. Kameraren begi ernea.
Ganbera: 1 (Admin.) Jarduera jakin bat arautzen duen erakunde ofiziala. Merkataritza-ganbera. 2 (Admin.) Biltzar legegilea. Diputatuen ganbera. 3 (Ipar.) Gela; bereziki, logela. Berrogei bat ganberako ostatua. 4 Makinen eta gorputz-organoen barrunbe batzuk. Errekuntza-ganbera, bihotz-ganbera. [EH]