jokatu ≠ jolastu

jokatu ≠ jolastu

Aditz-erregimenari begira, jokatu aditzak da/du erregimenak ditu, euskalkien arabera (Iparraldean da gisara erabiltzen da gehienbat): Dirua jokatu dute. Taldeak ondo jokatu zuen igandean. Bikain jokatu ziren arraunlariak. Ederki jokatu dira. Gaitezen joka, gaitezen dantza eta josta.

Jolastu, berriz, da sailekoa (jolastu da). Bertako zelaitxo batean jolasten ziren. Ederki jolastu gara: futbolean jokatu dugu. Jolastu esateko, beste bide hauek ere baditu euskarak: jolasean ibili, jolas egin, jolasean ari izan, jostatu... [EH] ( joko ≠ jolas)

 

Zertan/zertara/zerekin... jokatu/jolastu/ibili? Zein dira aukera egokiak?

Euskaltzaindiak besterik arautu artean, tradizioak agintzen du horretan, eta tradizioa ZERTAN ibili/jolastu erabiltzearen aldekoa da, argi eta garbi: pilotan, futbolean, tenisean, moto-krosean, surfean... ibili/jokatu/jardun/egin; pirataketan/piratatan, lapur-poliziatan, medikutan... jolastu; musean/kartetan/xakean/tokan/partxisean... jokatu/aritu/egin; amaketan, dendaketan, zezenketan, harrapaketan, kaniketan, sokasaltoan, panpinekin, baloiarekin... ibili/jolastu eta gisakoak erabiltzea da egokiena. ZERTARA galdetzailea, kasurik gehienetan, tradizioaren moldeetatik oso urrun geratzen da: *Pilotalekuan ezin da futbolera jolastu (> Pilotalekuan ezin da futbolean jokatu). ( indiotara/indioetara)

 

Jokatuk —eta jokoak— irabaztea edo galtzea dakarte berekin, edo sari eta lehiaketaren batean parte hartzea. Hartara, tentuz zaintzekoak dira esamolde hauek:

futbolean jolastu/jokatu

pilota-partida jolastu/jokatu

kartetan jolastu/jokatu

xakean jolastu/jokatu

(...)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: jokatu, jostatu, jolastu (da/du)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Aditzaren jokabidea: zertan ibili/jolastu (pilotan, dendatan, zezenketan, harrapaketan...)”, Jagonet galde-erantzunak.

SALABURU, Pello, KINTANA, Xabier (1984). Euskara hobean hobe. Bilbo: UPV/EHU (126).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper