jarraitu, jarraiki

jarraitu, jarraiki

ERREGIMENA. Esanahi bera izanik ere (finean aditz bera baitira), badute desberdintasunik. Jarraiki ekialdeko tradiziokoa da batez ere, eta da/zaio erregimenetakoa da. Apaiz gaixoa jarraiki zaio gillotinaren gaineraino. Jarraitu, berriz, mendebaldekoa da (duela berrehun urtetik honakoa), eta du/dio erregimenetakoa: objekturik ez badago, du (Lanean jarraitzen du); objektua baldin badago, dio. *Bidea jarraitu du (> Bideari jarraitu dio).

 

Ez da egokia, beraz, *Ni bideari jarraitu natzaio (> Nik bideari jarraitu diot), du/dio aditza baita jarraitu. Ni bideari jarraiki natzaio, berriz, egokia da, jarraiki aditza da/zaio baita. Biek (bai jarraituk bai jarraikik) dute sinonimo segitu aditza ( segitu), baina horrek ez ditu haien erregimenak pareko. [EH]

 

ADITZ TRINKOA. Aditz trinko gisa ere jokatzen du jarraikik, baina beste aditz batzuen analogiaz-edo sortu diren *darraiote, *darraiozu eta gisakoak ez dira forma arautuak. Da/zaio sailetakoa denez, beste era honetara moldatzen da: Polizia lapurrei darraie. Ni narraio San Gregorioren kontseiluari. (Euskal aditz batua, 104] ( *darrai)

 

JARRAIKI, ADITZONDO? Ez da forma egokia aditzondo gisa erabiltzeko: *Zuri jarraiki iritsi dira gailurrera (> Zuri jarraikiz/jarraituz/jarraika iritsi dira gailurrera). [EH]

 

KALKOA. Erdarazko ‘con’/‘avec’ preposizioen eraginez eginiko esaldi kalkatu batzuek ez dute testigantzarik literaturan, molde berriak dira. Adibidez: ?Lanarekin jarraitu du serio-serio (> Lanean jarraitu du serio-serio (‘zertan’ jarraitu). Lanari jarraitu dio serio-serio (‘zeri’ jarraitu)). ?Yes (bai) botoia sakatu, eta instalazioarekin jarraituko dugu (> Yes (bai) botoia sakatu, eta instalatzen jarraituko dugu (‘zertan’ jarraitu)). Antzeko arazoa dute beste zenbait aditzek ere (hasi, amaitu...). ( -ekin soziatiboa eta zenbait muga-arazo)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: segitu (du/dio)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Aditzaren jokabidea: (trinkoak) jarraitu, jarraiki (darraio, ninderraion)”, Jagonet galde-erantzunak.

EHUko Euskara Zerbitzua (2013). "jarraitu", Ehulkuren aholku guztiak.

EHUko Euskara Institutua (2012). "bidea jarraitu / bideari jarraitu", Kalkoen Behatokia.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper