Kontzeptu ezberdinak dira. Izenordain: Hizkl. Gauza bat bere izena esan gabe aipatzeko erabiltzen den hitza da, mugatzailerik onartzen ez duena (ni, zu eta gisakoak); ‘kategoria gramatikal’ adiera du. Pertsona-izenordainak. Galdetzaileak izenordain zehaztugabeak dira. Izenorde (sinonimo ezizen eta izengoiti ditu): Norbaitek, idazlanak izenpetzean, bere egiazko izena ezkutatzeko erabiltzen duen izena. Voltairek izenordearekin argitaratu zuen Candide. Idazlanak izenorde bat erabiliaz bidali behar dira sariketara. [EH]