Izenek eta izenondoek lehengusu/lehengusina, jainko/jainkosa, printze/printzesa eta antzeko bikoteetan; baina bide mugatua da hori . Aktore izendatzen dira gizonezkoak nahiz emakumezkoak (*aktoresa), eta psikologo, orobat, gizon nahiz emakumeak (*psikologa).
ez dute genero gramatikalik izaten euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez duten bezala. Egia da bereizkuntza egiten dela hitz banaka batzuetan (hitz ezberdinak dira, hala ere, eta ez hitz baten genero-aldaerak): esate baterako,
Ohitura orokor gisa, hitz bat bera erabiltzen da euskaraz genero-bereizketarik gabe: ume, haur, txakur, mediku, dendari, abokatu..., arra ala emea den bereizi gabe.
Arestian esan bezala, ezberdina da gaztelaniaren eta frantsesaren jokamoldea. Gaztelaniaz, adibidez, genero-desberdintasunaren marka -o edo -a morfema erroari gehituz lortzen da (maestro/maestra). Euskarak ez dio bide horri jarraitzen. Izen-bikoteen bidea aukeratu du, inguruko hizkuntzek baino areago: seme/alaba; jaun/andre; osaba/izeba; suhi/errain; zaldi/behor; anaia/arreba/neba/ahizpa; mutil/neska; aitona/amona... Pluralean eman behar direnean, gainera, bikote horiek elkarrekin eman behar dira: aita-amak [edo gurasoak] , aitona-amonak (≠ aitonak), seme-alabak (≠ semeak), osaba-izebak (≠ osabak)... Lotura-marratxoa behar-beharrezkoa da bikote horietan.
EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak I (EGLU I). Bilbo: Euskaltzaindia (36-37).
—(1993). Euskal Gramatika Laburra: Perpaus Bakuna. Bilbo: Euskaltzaindia (51-52).