itsas/itsaso

itsas/itsaso

a) Itsas forma bereiz idazten da landare- eta animalia-izenetan hitz-elkarte baten lehen osagai denean: itsas lore, itsas belar, itsas gaztaina...; itsas aingira, itsas arrain, itsas kabra, itsas triku...

b) Gainerako hitz elkartu berrietan, nabarmena da bereiz idazteko joera: ez bakarrik elkarketa fonetikoak eraginik (itsas hegi, itsas hondo, itsas hondar, itsas garraio, itsas haize, itsas herri...), baita loturik joateko eragozpenik ez dutenak ere: itsas armada, itsas portu, itsas milia, itsas uhin, itsas ur, itsas azpi, itsas ibilaldi, itsas arrantza, itsas energia, itsas kolpe, itsas konpas, itsas laino, itsas muga, itsas nabigazio, itsas urdin...

Hala ere, euskal hitz zaharrak loturik idatzi ohi dira: itsasadar, itsasargi, itsasbazter, itsasbehera, itsasertz, itsasgizon, itsaslapur, itsasorratz...

c) Itsaso hitza osorik idazten da izenondo batekin doanean: itsaso... hotza, zakarra, nahasia, barea, zabala, ederra, epela... Itsaso Baltikoa, Itsaso Gorria , Galileako Itsasoa, Mediterraneo itsasoa, Ipar itsasoa...

 

Nolanahi ere, badira hiru izenondo izenari adiera-balio jakina ematen diotenak (eta bi moldetara ager daitezkeenak idatzita): itsaso/itsas handi, itsaso/itsas zabal, itsaso/itsas erdi, es: ‘alta mar’ eta fr: ‘haute mer’ adierarekin. Izen-elkarteak dira horiek. Testuinguruak esango digu itsaso/itsas horiek noiz diren izen-elkarteko parte, noiz izenondo soil:

Itsaso/Itsas handian ibiltzeko behar diren jakingaiak ikastera (iz.) ≠ itsaso handiari begira nago.

Itsaso/Itsas zabalera atera; itsaso/itsas zabaleko arrantza (iz.) ≠ itsaso eder eta zabal honetan...

Ur-tanta itsaso/itsas erdian baino galduago (iz.) ≠ Itsaso-erdia nabigatu du.

 

Oharra: Bereizirik idazten den forman ez da marratxorik idazten, bukaerako letra galdua baitu —itsaso > itsas— (berdin gertatzen da beste hauekin ere: erdal, euskal, giza, burdin, arnas): *itsas-lore (> itsas lore), *itsas-arrantza (> itsas arrantza)... [EH; 25. araua] ( hitz elkartuen osaera eta idazkera)

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper