Iruñea (Iruña/Iruinea)

Iruñea (Iruña/Iruinea)

Iruñea (Iruña, Iruinea) forma dauka erabakita Euskaltzaindiak, eta bukaerako -a hori artikulua du (Iruñea, Iruñeak, Iruñeari..., Iruñean, Iruñetik, Iruñeko...; *Iruñeako, Iruñeatik...). ( izen berezi artikuludunak eta a itsatsidunak)

 

Besterik da udalak edo foru-administrazioak zer erabaki duten (Iruña), irizpen akademikoa aintzat hartu gabe. Dena dela, arazoa NOR kasuan baino ez da agertzen; izan ere, beste kasuetan, udalak berak ere, Iruña hobetsi arren, Iruñeko, Iruñetik, Iruñean eta abar erabiltzen baitu.

Iruinea forma ere desegokia da. Palatalizazioaz eta h letraz euskara estandarrerako hartutako erabakiak ez dira bere hartan eta berez onomastikan aplikatzekoak; kasuz kasu aztertu behar da bakoitza. ( onomastika; kontsonante busti-palatalen grafia eta ahoskera)

Toponimia beregaina da; bere arau morfologiko eta sintaktiko bereziak ditu, eta inon ez dira nahasten literatura-hizkuntzarenekin. Oinarrizko irizpide horrek argitzen ditu bikoiztasun hauek: oihartzun da izen arrunta, baina Oiartzun (Oihartzun) da herriaren izena; harri, baina Arrigorriaga (Harrigorriaga)...

Toponimiako herri-izenek eta deituren grafiako ohiturek ere ez dute zertan era berean joan beti, batzuen eta besteen bilakaera historikoa ez baita askotan berdina izan: Iurre, Iantzi/Ihantzi/Igantzi, Oñate... (deiturak); Igorre, Igantzi, Oñati... (toponimia).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Toponimia: Iruña / Iruñea”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Toponimia: Arriarte”, Jagonet galde-erantzunak.

SARASOLA, Ibon (1997). Euskara batuaren ajeak. Irun: Alberdania (74).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper