iruditu (dirudi (...) -t(z)ea/-t(z)eak)

iruditu (dirudi (...) -t(z)ea/-t(z)eak)

-(e)la menderagailuaz eraturiko osagarriak hartzen ditu normalean iruditu aditzak: Altubek arrazoi zuela dirudi horretan. Batzordeari -(e)netz hobetsi behar zela iruditu zaio.

 

Ez dira ohikoak -t(z)ea/-t(z)eak erako konplementazioak (aditz ez-jokatuak, alegia). Erabiltzen direnean, gainera, zalantza sortzen da NOR ala NORK kasua dagokien.

Literatura-tradizioko datuetara jota, bietariko jokaerak aurki daitezke, kopuru berdintsuetan, gainera. Beraz, biak ontzat jo behar dira.

• dirudi + -t(z)eak: Horretarako Madrila jotzeak, izan ere, ez dirudi bidezko (K. Mitxelena)...

dirudi + -t(z)ea: Betiko leloak utzirik, beraz, ez dirudi lan alferra dakarren mandatu horri begiratzea (K. Mitxelena).

Euskaltzaindiaren Hiztegikoak dira adibide hauek: Irakurleari ez zaio biderik gehiegi zabaldu behar, agian, baina arantzaz eta sasiz irakurtzeak ere ez dirudi egoki. Gezurra dirudi horrenbestetan eta horren berdin maitemindu ahal izatea. (→ eranskinak / aditz trinkoak)

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA. “Aditzaren jokabidea: iruditu (gezurra dirudi hain argal egotea/egoteak)”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper