iritzi (eritzi)

iritzi (eritzi)

FORMA. Iritzi da forma batua (eritzi). [EH; 22. araua]

 

ERREGIMENA. Dio erregimeneko aditza da. Hik zer deritzan (horri)? Nik gaizki deritzat etxea saltzeari. Zer irizten diozu? Mikelek ongi deritzo afaltzera joateari. Mikel deritzo mutil horri. [EH]

 

IRITZI ADITZ TRINKOA. Forma trinkoak baditu iritzik (Euskal aditz batua, 1979, 171.-175. or.). Bi formak daude onartuta, deritzat/deritzot, deritza/deritzo..., baina ez *deritzaio. (→ deritzat/deritzot (*deritzaio); eranskinak/aditz trinkoak)

 

IRITZI + ...-(e)LA. Gramatikalki zuzenak dira era honetako esaldiak: polita dela deritzot, gaizki dagoela deritzogu...; Munduari zor diogun hitza esateko zorian gaudela deritzat, eta eleberri hau irakurtzeak biziro sendotu dit uste hori.

 

IRITZI (uste izan, iruditu) eta ATRIBUTUA. Mugatuan zein mugagabean zuzenak dira: on/ona deritza, astun/astuna deritzo.

 

Euskal literatura-tradizioan hainbat formatan ageri da hitz hau: eretxi, eritxi, eritzi, iritxi eta iritzi formetan gutxienez. Azkenengo bi mendeetan, iritzi da, alde handiz, gehien erabili den forma. Horregatik, beraz, araua: iritzi erabili behar da aditz nahiz izen gisa.

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1999). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak V (EGLU V). Bilbo: Euskaltzaindia (47).

— “Aditzaren jokabidea: iritzi (komenigarria dela irizten diote)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Aditzaren jokabidea: (trinkoak) iritzi (deritzo, deritza, *deritzaio)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Aditzaren jokabidea: iritzi (polita dela deritzot)”, Jagonet galde-erantzunak.

— “Aditzaren jokabidea: (trinkoak) iritzi=uste izan (on/ona deritza/deritzo)”, Jagonet galde-erantzunak.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper