iragan-geroa aditzaldia

iragan-geroa aditzaldia

Izenak adierazten duenez, iraganari buruzko aditzaldia da beti. Erabilera-modu hauek ditu:

  • Iraganeko ikuspegitik geroago gertatu behar zuena adierazteko; konpletiboetan eta perpaus lokabeetan ere bai noizbehinka: Esan nizun neronek egingo nuela.
  • Menturazko modaltasuna (‘zalantza’) iraganaldiarekin konbinatzeko: Etorriko zen honezkero Mikel (= Etorria dateke honezkero Mikel). Zuk agian ezagutuko zenuen nire anaia, ezta? (= Zuk agian ezagutu zenuen nire anaia, ezta?).
  • Iraganean baldintzapean eraturiko esaldiak osatzeko: Jostailu bat eman behar izan genion haurrari, isilduko bazen. Nekazaritzako ekoizpenak gora egingo bazuen, lurra ongarritu beharra zegoen.
  • Baldintzarik erabiltzen ez den baina haren arrastoa dagoen zenbait perpaus-mota osatzeko: Beharbada berriro saiatu behar(ko) genuen [baina ez ginen berriro saiatu]. Oso gustura geratuko nintzen berarekin, baina ezin izan nuen.

• Baldintzazko ezinezko ondorioa adierazteko (baldintzazko ondorio irreala, alegia). Bi moldeak daude ondo: Garaiz esan (izan) bagenio, lehenago etorriko zen / etorriko zatekeen. Abisatu (izan) balidate joango nintzen/nintzatekeen bilerara. Testuinguru horretan, parekoak dira honako guztiok: zuen/zukeen, genizun/genizukeen, ginen/ginatekeen, etab. [42. araua, «Lehenago etorriko zen; lehenago asmatuko zuen»] ( baldintza-perpausak)

Ez da zuzena gertakari hipotetikoak baina gerta litezkeenak aipatzeko. ( baldintza-perpausak)

*Gustura joango nintzen Kubara (> Gustura joango nintzateke Kubara).

*Oraintxe bertan txuleta eder bat jango nuen (> Oraintxe bertan txuleta eder bat jango nuke).

*Gustatuko zitzaidan bihar sagardotegian txuleta jatea! (> Gustatuko litzaidake bihar sagardotegian txuleta jatea).

*Gonbidatuko banindute gustura joango nintzen bilerara (> Gonbidatuko banindute, gustura joango nintzateke bilerara).

 

Gehiago jakiteko

EUSKALTZAINDIA (1991). Euskal Gramatika. Lehen Urratsak II (EGLU II). Bilbo: Euskaltzaindia (375, 425, 431).

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
z-library z-lib project
Casino siteleri arasında yerinizi alın, kazançlı çıkmanın keyfini sürün! Heyecanı kaçırmayın.
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper