Inprimatzeko teknikaz ari bagara, egoki da esatea —bereizirik nahiz marratxoz lotuta— inprenta(-)proba edo inprimatze(-)proba, inprenta(-)lan, inprimatze(-)lan; baina testuak eta irudiak inprimatzen diren lantegiaz ari bagara, beste aukera hauen alde ageri da Euskaltzaindiaren Hiztegia: inprimategi, moldiztegi, irarkola. [EH]